(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak "guztiei entzuteko" prest dagoela adierazi die administrazioko sindikatuei ostirala, 2015.eko abuztuak 7


Ordu bete eta erdiko bilera egin du sindikatuekin; Barkos Lehendakaria ere han izan da hasieran.


Bilera

Barkos Lehendakaria eta Beaumont kontseilaria sindikatuekin egindako bileran. ( irudia handitu )

Mª José Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ordu eta erdiko bilera izan du gaur goizean Foru Komunitateko administrazioak ordezkaritza duten sindikatu guztiekin. Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak ere parte hartu du bileraren hasiera.

Nafarroako Jauregian izan da bilera, eta deitutako erakunde guztietako ordezkariak izan dira bertan. Hau da: AFAPNA, ANPE, APF, APS, CCOO, CSI-CSIF, ELA, ESK, LAB, SATSE, SMN, SPA, STAJ, STEE-EILAS, UGT, USAE eta USO.

Guztiek ere eskerrak eman dizkiote Nafarroako Gobernuari, bilerarako deialdia egiteagatik legegintzaldia hasi eta egun gutxira. Halaber, ordezkaritza duten sindikatu guztiekin (Mahai Orokorrean egon zein ez) halako bilera bat egiten den "lehen aldia" dela nabarmendu dute. Bestalde, Barkos Lehendakariak eta Beaumont kontseilariak eskerrak eman dizkiete sindikatuetako ordezkariei bilerara joateagatik, batez ere abuztua oporren hilabetea dela kontuan izanik. 

Barkos Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia aurkeztuz hasi du bilera. "Larrialdi sozialeko egoerari erantzutea" da helburua. Halaber, langileen aldarrikapen ekonomikoez jabetu dela aitortu du, esate baterako, datorren urtean soldata % 1 igotzea edo ordaintzeke dagoen 2012ko aparteko ordainsaria ordaintzea. Barkosek esan duenez, "aurrekontuaren mendeko" gaiak dira. Sindikatuetako ordezkari gehienak ados agertu dira larrialdi sozialari erantzuteko beharraren inguruan, baina Nafarroako Gobernuko langileak eta beren aldarrikapenak albo batera utzi gabe.

Beaumont kontseilariak "erakunde guztiei entzuteko" nahia adierazi du eta, horretarako, sindikatuen hauteskundeetan lortutako ordezkaritza nahiz dagoeneko ezarritako mahai orokor edo sektorialekiko koordinazioa kontuan hartzen duen sistema bat antolatzeko lankidetzan aritzea eskatu die sindikatuetako ordezkariei.

Horrez gain, Mª José Beumontek datorren urteko Lan Eskaintza Publikorako proposamenak datozen asteetan bidaltzeko ere eskatu die sindikatuei. Kontseilariak konpromisoa hartu du urriaren hasieran sindikatu guztiekin egingo duen beste bilera batean ordezkariekin batera proposamenak begiratu eta aztertzeko.

Programa-akordioa

Bileran, gai horri lotutako eta legegintzaldirako Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek izenpetutako Programa-akordioan jasotzen diren proposamenak ere azaldu dizkie Beaumont kontseilariak Nafarroako Gobernuko langileen ordezkariei.

Horien artean nabarmentzen dira "urritasunaren eta behin-behinekotasunaren mailak pixkanaka eta nabarmen murriztea", hezkuntzan, osasungintzan eta gizarte-zerbitzuetan batez ere; "azken urteotan murriztutako langileen zerrendak" handitzea, eta "igarotako krisi-urteetan galdutako erosteko ahalmena" berreskuratzea.

Halaber, Programa-akordioak administrazioaren erreforma gauzatzea jasotzen du, "profesionaltasuna, gaitasuna, eraginkortasuna, herritarrekiko irekitasuna eta funtzionarioen parte-hartzea" irizpideak ardatz, administrazio-egituran "lanpostuak, eta lan- eta hizkuntza-profilak definituta", "merezimeduan, gaitasunean, esperientzian eta jardueran oinarritutako benetako ibilbide administratiboa" ezarrita eta zuzendaritzako ardurak (zerbitzuen zuzendaritzak eta idazkaritza tekniko orokorrak) "merezimenduaren eta gaitasunaren" arabera esleituta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa