(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko 1.808 istripu erregistratu ziren urteko lehen hiruhilekoan Nafarroan, hau da, 2014an baino % 3,8 gutxiago ostirala, 2015.eko abuztuak 7


Laneko ezbeharren kopuruak sektore guztietan egin du behera, nekazaritzan izan ezik, % 1 handitu baita.


Langileak

% 3,8 egin du behera laneko ezbeharren kopuruak.

Laneko ezbeharren indizea % 3,8 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldian behin egiten duen txostenaren arabera.

2015eko urtarriletik martxorako epean laneko 1.808 istripu erregistratu ziren (horietatik 184 "in itinere" izan ziren, hau da, etxetik lanerako bidean). 2014ko denboraldi berdinean, 1.879 istripu erregistratu ziren (190 "in itinere").

Oro har murriztu egin diren arren, 2015eko lehen hiruhilekoan, 2 istripuk heriotza eragin zutela esan beharra dago; iaz, aldiz, heriotza bakarra izan zen. 16 istripu larri ere izan dira; iaz 14 izan ziren.

Hala ere, nabarmen egin dute behera istripu arinek: 1.790 izan dira aurten erregistratutako istripu arinak (iaz 1.864 izan ziren).

Aipatutako kasu guztietan, laneko baja eragin dute istripuek. Bajarik eragin ez dutenak eta berrerortzeengatiko laneko bajak kontuan hartuz gero, hiruhileko honetan 4.736 izan dira (bik heriotza eragin dute, 18 larriak izan dira eta 4.716 arinak).

Datu horiek kontuan izanik eta erregistratutako langileen aldakuntza aplikatuta, behera egin du laneko baja eragin duten laneko istripuen intzidentziak mila langileko: 7,6 istripu erregistratu dira aurten 1000 langileko; 8,1 istripu izan ziren 2014an.

Sektoreka

Ezbeharren kopurua sektore guztietan jaitsi da, nekazaritzan izan ezik, % 1 igo baita (100 istripu urteko lehen hiruhilekoan; 99 istripu izan ziren 2014an denboraldi berdinean).

Industrian murriztu da gehien kopurua (655 istripu erregistratu dira; iaz, 702). Ondoren, eraikuntzaren sektorean jaitsi da gehien istripuen kopurua (134 aurten eta 156 iaz), eta zerbitzuen sektorean (725 aurten eta 732 iaz).

Adinaren, sexuaren eta hiritartasunaren arabera

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak erregistratutako datuen arabera, 40 eta 44 urte artekoek izan dituzte istripu gehien (270 istripu). Horien atzetik daude 35 eta 39 urte artekoak (266 istripu).

Sexuari erreparatuta, gertatu ziren 1.624 istripuetatik, 1.155 gizonak izan ziren eta 469 emakumeak.

Hiritartasunari dagokionez, 1.462 langile espainiarrak izan ziren eta 162 atzerritarrak.

Laneko gaixotasunek % 37,3 egin dute gora

Bestalde, urteko lehen hiruhilekoan, laneko 471 gaixotasun iragarri dira. Hau da, iazko denboraldi berdinarekin erreparatuta, % 37,3 hazi da kopurua. Orduan 343 kasu erregistratu ziren.

Aipatutako kasuetatik, 241k laneko baja eragin zuten eta 230ek ez zuten bajarik eragin. Sexuari dagokionez, 294 gizonak izan ziren eta 177 emakumeak.

Agente fisikoek sortutako gaixotasunak izan ziren gehienak (433, hots, % 91,9). Horien atzetik daude lanak eragindako azaleko gaixotasunak (18 kasu, % 3,8) eta substantziak arnasteagatiko gaixotasunak (11 kasu, % 2,3).

Sektore ekonomikoak kontuan hartzen baditugu, industrian (296 kasu) eta, ondoren, zerbitzuen sektorean (153 kasu) sortu ziren gaixotasun gehienak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa