(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

XVI. mendearen lehen erdiko Nafarroako administrazio eta finantziazio militarrari buruzko liburua argitaratu da asteartea, 2015.eko abuztuak 11


José Miguel Escribano Páezen lana da; 500 ale argitaratu dira eta 15 euroren prezioan salduko.


"El coste de la defensa" liburuaren azala

Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak José Miguel Escribano Páezen "El coste de la defensa. Administración y financiación militar en Navarra durante la primera mitad del siglo XVI" izenburuko liburua argitaratu du. 500 ale argitaratu dira, eta 15 euroren prezioan salduko dira.

"Historia" saileko 129. lana denak Nafarroako Erresumaren historia berritzea du helburu, "Nafarroa modernoa eraldatu zuen muga militarra eraiki eta mantentzean nabariago eta konplexuago bihurtu ziren akordioak eta desakordioak aztertuta".

Ondorio nagusiak

Ondorioen artean, zera dio egileak: "Zalantzarik gabe, Nafarroako erresuma Gaztelan gehitzeak ekarritako erronkarik handienari aurre egitea lortu zuen Espainiako monarkiak: haren defentsa bermatzea eta Pirinioetako lurralde txikia Nafarroako muga militar eraginkor bihurtzea. Ez zen batere erraza izan orduko erresumaren barneko egoera kontuan izanik. Aurrez ez zuen izan egitura militarrik, eta, errege-aginteak botere aristokratikoak oraindik mende hartu ez zituen tokia izanik, indarkeria zerabilten alderdi aurkarietan zegoen zatituta. Zailtasun horien aurrean, Nafarroako erresumak abantaila handia eskaintzen zuen: Frantziaren eta iberiar penintsularen arteko lotura-bide nagusiak kontrolatu ahal izateko zuen kokapen pribilegiatua".

Bestalde, José Miguel Escribanok dioenez, Nafarroaren eta Gaztelaren arteko harreman berezia "bi erresumen onerako izan zen teorian, nahiz eta, praktikan, Nafarroakoaren kasuan, denek ez eskuratu irabazi berdinak".

"Egitura militarra izatearen garrantzia ez zen konkistarako eta ondorengo noizbehinkako gatazketarako bakarrik", dio egileak aurrerago. "Alderantziz; Nafarroa bezalako lurraldean, egitura militarra errealitate politikoaren parte izatera pasa zen, konkistaren unetik hasita, eta hala izaten jarraitu zuen Nafarroa muga izan zen bitartean".

Alfredo Floristán Imízcozek aurkezpenean esandakoaren arabera, liburua gerraondoko lehen hiru hamarkadei (1512-1542) buruzkoa da, eta Gaztelak lurraldea kontrolatu eta defendatu ahal izateko aplikatutako baliabide militarren kudeaketaren gaia du ardatz, baita horrek nola baldintzatu zuen Nafarroa Espainiako monarkian politikoki gehitzeko prozesu hasiberria ere. Ordura arte armarik gabea, neutrala eta independentea izan zen erresuma Espainiako monarkiaren barruan sendo armaturiko mugako bastioi bihurtu zen urte gutxian. Hori dela eta, bi alderditan egokitu beharra egon zen. Xeheki aztertu du hori José Miguel Escribanok”.

Floristán Imízcozen ustez, "ondo ezagutzen ditugu erresuma Gaztelan/Espainian sartzea eragin zuten Nafarroako gerren (1512-1522) urrutiko zein gertuko atarikoak, baina ez dakigu ia ezer horien berehalako ondorioez. Gerraondoko urteei buruz hitz egiteko orduan, hurbilketak egin dira (zehaztugabeak betiere) eta apriorismoa baliatu da (zurrunegia, batzuetan ez asmatzea eragiteko bestekoa). Hala eta guztiz ere, orain, Gaztelaren konkistaren ondoren erresuman gertatutakoari buruz jakin dezakegu, lan dokumentatuari esker. Ez zaio jarri arretarik gaiari orain arte, besteak beste, agian, aurki zitekeenari edo ez zitekeenari beldur izateagatik”.

Egilea

José Miguel Escribano Páez Historian lizentziatua da (2008). Gaur egun, doktorego-ikasketak egiten ari da Florentziako European University Institute erakundeko historiaren eta zibilizazioaren departamentuan.

Aurrez egindako lanei eta osatzen ari den doktore-tesiari esker, azterlanerako alor pribilegiatu bihurtu da Nafarroa Europa modernoaren garaiko kontu sozio-politikoak hobeto ezagutzeko, hori baita bere aztergai nagusia. Nafarroako erresuma eta haren historia ezagutzeko interesak bultzatuta, hainbat argitalpen ditu estatuan eta nazioartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa