(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4.000 gazte nafar gehiagok parte hartu ahal izango dute enplegua lortzeko ikastaro eta lan-orientabiderako saioetan asteartea, 2015.eko abuztuak 11


Gazte Bermea deritzon ekimenaren adin-tartea 25 urtera arte izatetik 30 urtera arte izatera handitu da.


Gazteak

Gazteak.

Langabezian dauden 4.000 gazte nafar inguruk, 25 eta 29 urte artekoek, enplegua lortzeko ikastaro eta lan-orientabiderako saioetan parte hartu ahal izango dute. Izan ere, gazteak lan-merkatuan sartzea bultzatzen duen Gazte Bermea izeneko Europako programaren adin-tartea handitu da.

Oraingoz, 900 pertsona inguruk eman dute izena Gazte Bermea programaren estatuko erregistroan onuradun gisa. 16 eta 25 urte artekoak dira. Gehienak gizonezkoak dira (% 62), 20 eta 25 urte artekoak (% 77,5) eta trebakuntza-maila txikia dutenak (% 33k lehen hezkuntzako, bigarren mailako ikasketak edo eskola-graduatua dituzte eginda).

Gazte Bermea ekimena Europar Batasunarekin batera finantzatzen da, eta lanik ez duten eta ikasten ari ez diren gazteek lan-eskaintzak (trebakuntzarako, edo lanik gabeko praktikak) jasotzea du helburu. Hala, beren ikasketekin lotutako lana aurkitzeko edo etorkizunean lana aurkitzeko aukerak areagotzeko ezagutzak, gaitasunak edo esperientzia eskuratzeko aukera eskaintzen zaie.

Esteka honetan klik eginda eman behar da izena: http://www.empleo.gob.es/es/garantiajuvenil/accesoJovenes.html.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroan sakabanatutako enplegu-agentzien bidez, izapide horiek gauzatzeko langileak ditu, baita informazioa, orientazioa, trebakuntza-eskaintzen kanalizazioa, lan-praktiken hitzarmenak eta lan-eskaintzen zerbitzuak emateko ere.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuko Gazteriaren zuzendariordetzak zein gazteei informazioa emateko udal-bulegoek eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak (estatuan proiektua bultzatzen duena) ere aholkularitza-zerbitzuak eta gazteek sistema horretan alta egiteko erraztasunak eskaintzen dituzte.

Gaur egun, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak profesionaltasun-ziurtagirira eskuratzeko 93 ikastaroetako 1.674 plazetatik 480 Gazte Bermea programan izena emanda duten gazteentzat dira lehenespenez. Oraindik ere libre daude plazak, eta ikastaroak abuztu amaieran eta irail hasieran hasiko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa