(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunaren instalazioak Nafarroako beste kirol-erakunde batzuekin partekatzeko eskatu dio Barkos lehendakariak taldeari osteguna, 2015.eko abuztuak 13


Gaur goizean batzartu da taldearen arduradunekin, eta Gobernuak kirol-erakundearekin hartua duen konpromisoaren berri eman die.


osasuna

Lehendakariak Osasuna taldearen arduradunekin izandako bilerako une bat. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Berruezo Nafarroako lehendakaria gaur goizean elkartu da Osasuna taldearen arduradun nagusiekin, eta etorkizunik oparoena opatu dio taldeari. Taldearen instalazioak Nafarroako beste kirol-erakunde batzuekin partekatzeko formulak bilatzeko ere eskatu die.

Lehendakaria, aginteaz jabetu ondoren, Nafarroako erakundeekin harremanetan jartzeko egiten ari den elkarrizketen barruan egin da bilera.

Lehendakariaren laneko bulegoan izan da, eta Luis Sabalza Osasuna taldearen lehendakaria, Ángel Ardanaz kudeatzailea, eta Fidel Medrano eta Pedro Baile zuzendariak izan dira bertan.

Nafarroako Gobernuak Osasuna kirol-erakundearekin duen konpromisoaren berri eman die Barkos lehendakariak, baita taldeak ibilbiderik onena izatea opatu ere.

Halaber, taldearen ondarea gizarte osoarentzat eta, bereziki, beste kirol-erakunde batzuentzat ere izateko formulak bila ditzan eskatu dio erakundeari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa