(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Gestión Ambiental de Navarra SA sozietate publikoaren bideragarritasuna ziurtatzearen aldeko apustua egin du astelehena, 2015.eko abuztuak 17


Enpresari eta CPENi langileen kaleratzea deuseza deklaratzen zuen epaia ez errekurritzeko borondatea duela helarazi die, bai eta formula malguak bilatzeko ere emandako 1 milioi euroko mailegua itzultzeko


paisaia

GAN enpresak ingurumena babesteko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Nafarroako Gobernuak Gestión Ambiental de Navarra SA (GAN) sozietate publikoaren bideragarritasun ekonomikoa eta lan-bideragarritasuna ziurtatzearen aldeko apustua egin du; beraz, langileen kaleratzea deuseza deklaratzen zuen epaia ez errekurritzearen alde agertu da, eta formula malguak bilatzearen alde emandako 1 milioi euroko mailegua itzultzeko.

Hala helarazi die Foru Gobernuak Corporación Pública Empresarial de Navarra S.L.U. eta Gestión Ambiental de Navarra, S.A. sozietate publikoen administrazio-kontseiluei. Hala, Auzitegi Goreneko lan-arloko Salak emandako epaiaren aurka jarritako errekurtsoetan atzera egiteko eskatzen die. Epai horren arabera, enplegua murrizteko espedientea deuseza deklaratzen zen; espediente horrekin, 33 langile kaleratu ziren 2013. urtean.

Alde horretatik, Gobernuak sozietateko eta CPENko arduradunei animatzen die "langileen ordezkariekin hasitako lanarekin jarrai dezaten konpainiak, Nafarroako Gobernuak emandako egungo diru-sarreran oinarrituz, oreka bat lor dezan emaitza eraginkorrari dagokionez. Hori guztia –dio Gobernuak– kontuan hartuz Gobernuaren erakunde instrumental modura konpainiaren jardueraren etorkizunari buruz ezinbesteko hausnarketa egin beharko dela". Alderdi horri dagokionez, Gobernua ados dago GAN sektore publikoan erreferentzia izan behar duela ingurumena babesteko eta kudeatzeko esparruan kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko garaian.

Mailegurako formula malguak

Gainera, Nafarroako Gobernuak bere prestutasuna adierazi die CPENk GANi iragan ekainaren 1ean emandako 1.050.000 euroko mailegua itzultzeko formula malguak bilatzeko orduan. Izan daitezkeen formulen artean, Gobernuak kredituaren kapitalizazio guztia edo partziala aipatzen ditu edo printzipalaren amortizazioaren gabealdia zabaltzea; horrenbestez, sozietateak bere egoera orekatzen duenean, kontratuan ezarritako ordainketa-betebeharra GANen errealitateari egokitu ahalko zaio.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, "kudeatzaile eta langileen ahalegin partekatua ohiko emaitza eraginkor orekatu bat lortu eta finkatzera bideratu behar da orain eta etorkizunean, eta haren neurketan ez du zentzurik maileguak itzultzeko ondare-betebeharrak aintzat hartzea".

Enpresa: funtzioak eta plantilla

Gestión Ambiental de Navarra S.A (GAN), Gestión Ambiental de Viveros eta Repoblaciones de Navarra S.A-k NAMAINSA eta Echauri Forestal enpresa publikoak xurgatu izanaren ondorioz sortutako enpresa da.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Gobernuaren sozietate instrumentala da, eta haren jarduera ingurumena babesteko eta kudeatzeko esparruan oinarritzen da. Horretarako, plantillan hainbat profesional ditu ingeniaritzan, biologian, ekonomian, ingurumeneko zuzenbidean eta administraziokoan.

2013an, GANen Administrazio Kontseiluak enplegua murrizteko espediente bat onartu zuen. Haren barnean, plantilla osatzen zuten 115 langileetatik 65entzat kontratuak iraungitzea sartzen zen: 33, 2013an eta 32, 2014an.

2013an izandako 33 kaleratzeak epaitegien aurrean errekurritu ziren, eta Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen. Horren ondorioz, sozietateak langileak berriz plantillan sartu zituen, nahiz eta haietatik azkenik 17k enpresatik behin betiko irtetea negoziatu. Gaur egun, 98 langile daude GANen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa