(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abandonatutako txakurren kopurua % 76 jaitsi da Nafarroan azken hamarkadan astelehena, 2015.eko abuztuak 17


Animaliak Babesteko Zentroan 433 txakur jaso ziren iaz, 1.801 duela hamar urte


txakurtegia

Abandonatutako txakur-kopuruak behera egin du.

Abandonatutako txakurren kopurua nabarmen jaisten ari da Nafarroan azken urteotan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, iaz 433 txakur jaso ziren Etxauriko Animaliak Babesteko Zentroan; 2005ean, berriz, 1.801 jaso ziren, hau da, % 76 murriztu da.

Beheranzko joera argi hori azken hamar urte hauetan egiaztatzen ari da. Izan ere, 2011 arte jasotako txakurren kopurua milatik gora izaten zen beti, eta 2.000ra ere heldu zen; 2007an, zehazki, 1.961.

Nolanahi ere, azken bost urteotan ez dira mila baino txakur gehiago jaso, eta 2015ean, ziur asko, jaitsiera handiena gertatuko da, uztailera arte 186 baino ez baitira jaso.

Jaitsiera garrantzitsu horrek egiaztatzen du egin diren kontzientziazio-kanpainak eraginkorrak direla, eta animalia horiekiko dagoen erantzukizuna nahiz sentsibilitatea gero eta handiagoa dela. Kanpaina horiek Etxauriko Zentroak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren mende dago eta lehiaketa bidez Nagusiak kudeatzen du) eta animaliak babesteko elkarteek egin dituzte. Ikerketa batzuen arabera, txakurrak abandonatzeko arrazoi ohikoenak faktore ekonomikoa, izan nahi ez diren umealdiak, ehiza-denboraldiaren amaiera, animaliarekiko eta haren jokabidearekiko interesa galtzea... dira.

Hildako txakur-kopuruaren jaitsiera

Aipatu behar da hiltzen diren txakur-kopurua ere jaitsi egin dela eta, hala, iaz ez zen bat bera ere hiltzeko beharrik izan. Zenbait arrazoirengatik, sendaezinak diren gaixotasunak izateagatik edo animaliak duen sufrimendu onartezinagatik, kasu batzuetan hil beharra daude.

Alderdi horretan ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jasotako datuak oso adierazgarriak dira; izan ere, 2007an 1.079 txakur hil ziren, eta 2014an, ez zen bat bera ere hil; 2013an, berriz, 3 baino ez.

Erdietsitako emaitza positiboak agerian geratzen dira ere Etxauriko Animaliak Babesteko Zentroan adoptatutako txakur-kopuruari erreparatuz gero. Iaz 494 txakur adopzioan eman ziren, hau da, jasotako 522 txakurren % 94,6. Nolanahi ere, duela hamar urte bakarrik % 39,3 bakarrik ematen zen adopzioan: jasotako 1.801 txakurren artetik, 708 adoptatu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa