(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hiru lan-istriputatik bat lan-antolaketa desegokiagatik gertatzen da asteartea, 2015.eko abuztuak 18


Kasu guztien % 40an, istripua jasan duenak 5 hilabete baino gutxiagoko esperientzia du bere lanpostuan


langilea

Lan-prebentzioaren garrantzia.

Hiru lan-istripuetatik ia bat lan-antolaketari lotutako faktoreengatik gertatzen da, esate baterako: desegokia edo existitzen ez den lan-metodo bat, behar bestekoak ez diren jarraibideak edo, zuzena ez den taldeen hautaketa.

Garrantziaren arabera, atzetik datoz prebentzioari lotutako arrazoiak (% 21), esate baterako: arriskuak ez identifikatzea, mantentze-lanak ez izatea edo prebentziozko neurriak ez hartzea; eta hirugarren postuan, langilearen banakako faktoreei lotutako arrazoiak (% 18).

Datu horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako ikerketaren emaitza dira. Iaz gertatutako 120 lan-ezbehar aztertu ditu guztira; zehazki, hildakoak eragindako 5 istripu ikertu ditu, 37 larri, 73 arin eta beste 5 medikuaren bajarik gabe.

Institutuak gertaerak nola izan ziren aztertzen ditu, arrazoiak zehazteko eta prebentziozko gabeziak eta hobetzeko puntuak hautemateko asmoz; horrenbestez, neurri zuzentzaileak ikertutako kasuan ez ezik, beste enpresa batzuen antzeko postuetan ere aplikatu ahalko dira.

Azterketaren emaitzak

2014an egindako azterketatik ondorioztatzen denez, larriak, oso larriak diren edo hildakoak eragin dituen ikertutako ezbeharren % 40an baino gehiagotan, istripua jasandakoak bere lanpostuan 5 hilabete baino gutxiagoko esperientzia du. Portzentaje horrek aurreko urteari dagokiona bikoizten du.

Istripuak izandako langileak 3 kasutan bakarrik ziren aldi baterako lan-enpresetakoak, hau da, kopuru guztiaren % 2,91; 12 kasutan, berriz, azpikontratatutako enpresa batekoak ziren (% 11,65). Istripua jasandako hamar kasutatik bat ia emigrantea zen (% 9,71).

Kasuen % 12,62an, enpresak ez zuen arriskuen ebaluaziorik, eta portzentaje horrek behera egiten du aurreko urtearekin alderatuz (% 25 izan zen). Gainerako % 87,38an, istripuaren xede zen arriskua kasuen % 58,89an hauteman zen, prebentziozko neurriak % 52,22an proposatu ziren, baina % 16,67an bakarrik hartu ziren; portzentaje hori handitu egin da aurreko urtearen aldean (% 9an baino ez ziren neurriak hartu).

Arrazoiei dagokienez, istripua jasandakoaren lesioen larritasuna alde batera utzita, prebentzioari eta lan-antolaketari lotutakoek kopurua guztiaren % 50 osatzen dute.

Banakako faktore pertsonalek ere garrantzi handia dute, esate baterako: langilea gune arriskutsuan egotea, segurtasun-babesak kentzea edo jasotako aginduak oker jasotzea (% 18). Zergatien hurrengo taldea makinei lotutakoa izango zen.

Aipatu beharra dago datu horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aurreko azterketetan lortutakoen antzekoak direla, eta Lan Baldintzen Estatuko Behatokian jasota daudenen antzekoak; autonomia erkidegoetako datuak jasotzen dira bertan.

Lan Istripuen Fitxa Teknikoak ikerketen ondorioz lortutako emaitza

Baja behar izan zuten 7.166 istripu gertatu ziren iaz Nafarroan, haietatik 6.457 lanaldian eta 709 in itinere, hau da, aurreko urtearekin alderatuz, baja behar izan zuten istripu guztiei erreparatuz, kopurua % 6,7 igo egin zen, % 1,4 in itinere istripuetan eta % 7,3 lanaldian gertatutakoak. Baja behar izan zuten lanaldian gertatutako 6.457 ezbeharretatik, 57 larriak izan ziren (2013an baino 4 gutxiago), eta 12tan hildakoak izan ziren (aurreko aldian baino 2 gehiago).

Horregatik da hain garrantzitsua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako ikerketen emaitza, informazio oso baliotsua ematen baitute istripuak eragin dituzten zergatien gainean; horrekin batera, prebentziozko sistemen gabeziak eta hobetzeko puntuak hautematen uzten dute. Aipatu beharra dago, 1997. urtetik aurrera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak era guztietako ezbeharrei buruzko 1.500 ikerketatik gora egin dituela, hain zuzen, lanpostuetako neurri zuzentzaileak hartzeko jarraibideak emate aldera.

Ikerketa horietan, Institutuak istripua gertatu den enpresako langileen partaidetza du, bai eta lan-osasuneko langileen ordezkariena ere eta, ahal izan den guztietan, istripua jasandako langileak emandako gertaeren bertsioarekin.

Egindako ikerketa guztien emaitzekin bokazio dibulgatzaile duen lan-istripuen tipologia bakoitzeko fitxa teknikoak egiten ari dira. Ehun fitxa baino gehiago dira, eta ezbehar-tipologia zabalenaz jardungo dute: orga batetik zama erortzea, hormigoizko aurrefabrikatutako fatxada erortzea, eskaileratik erortzea, bateria bat lehertzea, erredurak soda kaustikoa manipulatzean… Fitxa bakoitzean, istripuaren izaera, deskribapena jasoko da, nola gertatu den, bai eta ekintza zuzentzaileak ere.

Laster Interneten eskuragarri izango ziren fitxak aztertu ondoren, erabilera handiko prebentziozko eta zuzentzeko neurriak atera daitezke xedapen zuzentzaileak ezartzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa