(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

10 eta 17 urte arteko 22.000 adingabek baino gehiagok parte hartuko dute Nafarroako Kirol Jokoen beste edizio batean asteartea, 2015.eko abuztuak 18


22 kirol-modalitatek osatzen dute, eta Foru Gobernuak 1,15 milioi eurorekin finantzatzen ditu


Patinatzaileak

Aurreko Kirol Jokoen edizio bateko patinajeko proba.

Foru Gobernuak Nafarroako Kirol Jokoen 29. edizioa antolatu du eta, oraingoan, 10 eta 17 urte arteko 22.000 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartuko dute.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 1,15 milioi eurorekin finantzatuta, diziplina bakoitzeko alebin, infantil, kadete eta gazte mailetako Nafarroako txapeldunak erabakitzen dituen txapelketa ofizial bakarra da.

Nafarroako Kirol Jokoak federazioen bidez antolatzen dira, eta 33 kirol-modalitate hartzen ditu barnean. Honako hauek dira: urpeko jarduerak (hegats-igeriketa), xakea, atletismoa (krosa eta pista), badmintona, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista), kirol egokituak, neguko kirolak (iraupen-eskia), mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, araututako martxak eta eskalada), eskrima, futbola (zelaikoa, areto-futbola eta emakumeen futbol 8), gimnastika (GAF, GAM eta GR), golfa, herri kirolak, hipika, judoa eta hari lotutako kirolak, karatea, igeriketa (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua), padela, patinajea (abiadura eta hockeya), pilota (esku-pilota, zesta punta, erremontea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza eta trinketea), piraguismoa, arraunketa, errugbia, taekwondoa, tenisa, mahai-tenisa, arku-tiroa, triatloia (triatloia eta duatloia), bela eta boleibola.

Lehiaketak irailaren 1etik 2016ko urriaren 30era egingo dira larunbat goizetan, oro har. Gainera, kirol-sustapeneko edo izaera ludikoa duten beste jarduera batzuekin batera egin ahalko dira.

Nafarroako Kirol Jokoak antolatuz, Foru Gobernuak ondorengo helburuak lortu nahi ditu: adingabeen artean kirolaren balioak sustatzea; ezarpen gutxiko kirol-modalitateak sustatzea; etorkizuneko proiekzioa duten kirol-talentuak hautematea eta kiroletako teknikari edo entrenatzaileak pixkanaka prestatzea.

Parte-hartzaileak eta mailak

2014-2015 ikasturteko Nafarroako Kirol Jokoen edizioan, 22.500 adingabekok parte hartu dute; deialdi honetan, zifra horri eustea espero da eskainitako kirol-modalitateen kopurua finkatu egin baita.

Nafarroan eskolatutako edo bertan bizi diren 10 eta 17 urte arteko kirolari guztiek parte har dezakete, Nafarroako Kirol Elkarteen erregistroan inskribatutako kirol-klub batekoak direnak.

Alebinetan, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako adingabeak lehiatuko dira; infantiletan, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak; kadetetan, 2000 eta 2001 urteetakoak; eta gazte-mailan, 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak. Gainera, kirol-modalitate batzuetan benjamin-maila gehitu ahalko da 2006 eta 2007 urteetan jaio direnentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa