(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak egunkari baten aurkako legezko akzioak hasiko ditu Iruñeko Iturrama institutua “ETAren aldekoa” zela kalifikatzeagatik asteazkena, 2015.eko abuztuak 19


Mendoza kontseilariak ikastetxeko zuzendariari bere elkartasuna agertu dio ikusirik zer-nolako "irain larriak" jaso dituzten, eta hezkuntzako komunitateari dei egin dio "probokazio zakar eta justifikatu gabekoetan eror ez dadin"


Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak gaur goizean agindua eman du "La Gaceta de los Negocios" egunkari digitalaren aurkako legezko akzioak has daitezen; iragan abuztuaren 15ean, informazio bat zabaldu zuen eta, haren arabera, bigarren hezkuntzako foru-sareko ikastetxe publiko bat, Iruñeko Iturrama institutua, "ETAren aldekoa" zela esaten zen.

Egunkari horrek, Nafarroako Hedabideen Irakurleen azken azterketaren arabera (CIES azterketa, 2015eko 1. bolada), mila irakurle baino gutxiago ditu Foru Komunitatean, eta salaketa hori poliziaren ustezko txosten batean oinarritzen du; txosten horretan adierazten denez, ETAri lotutako 17 pertsonak ikastetxe horretan ikasi zuten.

Iturrama BHI bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bat da, 1986-87 ikasturtean sortu zen, eta DBH nahiz Batxilergoa euskaraz eskaintzen ditu. 2014-15 iragan ikasturtean. 714 ikasle matrikulatu ziren bertan. Duela hiru hamarkadetatik, beraz, Nafarroako hiriburuko eraginpeko eremuan dauden hiru ikastetxe publikoetako ikasleak izan dira bertan, bereziki: San Francisco, Hegoalde eta Amaiur. Batxilergoan, Tafalla eta Zangozako ikasle euskaldunak hartzen ditu ere; eta Batxilergo Artistikoaren kasuan, Foru Komunitatean euskaraz eskaintza hori egiten duen zentro bakarra da.

Mendoza kontseilaria ikastetxeko zuzendari Tomás Astizekin harremanetan jarri zen atzo, asteartea, ikusirik zer-nolako "irain larriak" jaso zituzten; elkartasun-mezu hori Iturrama BHIko hezkuntza-komunitateari helarazteko eskatu zion, eta adorea eman zien ere "hain zakarrak eta justifikatu gabeko probokazioetan" eror ez daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa