(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikasketa artistikoak zabaltzeko 21 beka eman ditu 2015-2016 ikasturterako osteguna, 2015.eko abuztuak 20


Hamar laguntza artistentzako berriak dira eta, hamaika, ikasketak luzatzeko


Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 21 artista nafarri bekak eman dizkie beren ikasketak zabaltzeko aukera izan dezaten 2015-2016 ikasturtean. 262.151,72 euroko laguntza horietan 10 beka berri eta ikasketen 11 luzapen sartzen dira.

Deialdira 49 hautagai aurkeztu dira.

Hamar beka berriak osorik bete dira; bi arte plastikoetarako, beste bi ikus-entzunezko arteetako, hiru arte eszenikoetarako eta beste hiru musikarako. Gainera, jadanik hasitako ikasketak luzatzeko aukera eman zaie 11 bekaduni; haietatik 5 Arte Eszenikoetakoak dira (3 dantzan eta 2 antzerkian), 5 Musikan eta 1 Arte Plastikoetan.

Diru-laguntzen helburua –duela 25 urtetik ematen direnak– ikasle nafarrek ikasketa artistikoen prestakuntzari jarraipena ematen laguntzea da (30 urte bete arte) ospe handiko Espainiako edo atzerriko zentroetan. Haiei esker, bekadunek Bartzelona, Madril, Bilbo, edo Austria, Erresuma Batua, Alemania, Holanda, Suitza eta AEBetako zentroetan eskolak jaso ahalko dituzte.

Eskaera guztiak, berriak nahiz luzapenak hainbat diziplinatako aditu-batzorde batek ebaluatu ditu; hark beka berri bat lortzeko garaian aurkeztutako hautagaien maila artistiko handia azpiamarratu du, eta aurreko ikasturtean uzapena eskatutako bekadun guztiek egindako aprobetzamendu handia; horrez gain, hainbat xiziplinatan izandako bilakaera azpimarratu du, eta hasitako prestakuntzari jarraipena emateko zer-nolako ahalegina eta motibazio handia duten ere.

Onuradunak

Jarraian, hainbat modalitate artistikotako onuradunak zehazten dira:

Arte Eszenikoak:

- Dantza klasikoa: Ainhoa Hermoso Legaz eta Ioar Labat Berrio,

- Dantza garaikidea: Akira Yoshida Michel eta Maddi Muñoz Capellán

- Dantza espainiarra: Eneko Jiménez García eta Ángela Jaurrieta Saralegui.

Antzerkia: Itsaso Echeverría Monreal eta Maialen Díaz Urriza.

Arte plastikoak: Irati San Román Aizpurua, Amaya Suberviola García, Miguel Ayesa Usechi.

Ikus-entzunezko arteak: Raúl García Egüés eta Ione Atenea Lameiro Garayoa

Musika: Iñigo Berrade Mikeleiz, Alberto Belzunegui Moreno, Aingeru Ochotorena Labairu, Marta Ramírez García-Mina, Ana García Caraballos, Martín Soler Ruiz, Manuel Escauriaza Martínez-Peñuela, Alejandro Olóriz Soria.

Gala eta Eguberrietako erakusketa

Bekak ematearekin batera, onuradunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zabalkunde artistikoko programetan laguntzea dakar.

Xede horretarako, Eguberrietan, Baluarte Auditoriumeko Ganbera Aretoan gala bat egingo da, eta bertan arte eszeniko, musika eta ikus-entzunezko bekadunen emanaldiekin gozatu ahal izango da. Gainera, Eguberrietan, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan, arte plastikoetako bekadunek egindako lanez osatutako erakusketa bisitatu ahalko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa