(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 2 milioi erabili ditu langabe eta pertsona okupatuentzako prestakuntza-ikastaroetarako ostirala, 2015.eko abuztuak 21


Urtea amaitu aurretik egingo dira


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, prestakuntzarako bi deialdi onartu ditu. Deialdi horiek langabe eta okupatutako pertsonentzat dira, hurrenez hurren eta, horretarako, 2.023.497 euroko gastua onartu da.

Bi kasuetan, ikastaroen proposamenak irailaren 10a baino lehen aurkez daitezke, egun hori barne.

Alde batetik, onartu egin da "2015erako diru-laguntza publikoen deialdi osagarria, enplegurako lanbide heziketako azpisistemaren esparruan, bereziki langabeei prestakuntza emateko". Horretarako, 427.200 euro onartu dira, haietatik 400.000 prestakuntza-ekintzak finantzatzeko erabiliko da, eta beste 27.200, beka eta laguntzetarako. Diru-laguntza horien helburua prestakuntza-ekintzen garapena finantzatzea da lan-merkatuaren beharrei egokitutako prestakuntza emateko; horrekin batera, gaitasuna ematea hainbat lanbide era kualifikatuan egiteko eta enplegu bat izateko; xede horrekin, laneratzeko prestakuntzako ibilbide pertsonalizatuak egitea sustatuko da.

Dagokion erregistroan egiaztatutako edo inskribatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak onuradunak izan ahalko dira. Aurreikusitako 23 ekintzak 15 petsonaz osatutako taldeetarako dira eta, zenbaitetan, gehienez 20 pertsonez osatukoetarako.

Beste deialdia da, "2015erako prestakuntza-planak egikaritzeko diru-laguntzak, Nafarroako Foru Komunitatekoa bakarrik dena, eta okupatutako pertsonentzat bereziki". Horretarako, 1.596.297,48 euroko gastua onartu da, honako era honetan banatuta: 816.297,48 euro prestakuntzako sektore arteko planetarako; 170.000 ekonomia sozialeko bazkide eta langileentzako sektore arteko planetarako; 450.000 prestakuntza-planetarako, eta haiek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeari lotutako prestakuntza-ekintzek osatzen dute; eta 60.000 euro deialdiari dagozkion beka eta laguntzetarako. Diru-laguntzen helburua prestakuntza-planak finantzatzea izango da, okupatutako pertsonentzat dira, lan-merkatuko beharrei egokitutako prestakuntza dutenak, enpresen produktibitate nahiz lehiakortasuneko eskaerei erantzuten dietenak, eta enplegugarritasun eta langileen lanbide-sustapena zein garapen pertsona hobetzeko asmoa dutenak.

Deialdi honen babeseko prestakuntza-planak 2015eko abenduaren 31 baino lehen egikaritu ahal izango dira, eta finantzatu daitezkeen gastutzat joko dira: prestakuntza-ekintzei lotutako guztiak, eta 2015ean hasi direnak. Prestakuntza-ekintzak aurrez aurrekoak, teleprestakuntzakoak eta mistoak izan ahalko dira; 6 ordu baino gehiagokoak izango dira eta 270 baino gutxiagokoak.

2013. urtean okupatutako pertsonentzako prestakuntza-plan horietan 14.500 langilek parte hartu zuten; langabeentzako jardueretan, berriz, urtero 400 pertsonatik gora hartzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa