(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko laguntza emango du 2016. urtean nekazaritza-aseguruak izenpetzeko astelehena, 2015.eko abuztuak 24


Aseguruaren hartzaileei diru-laguntzaren % 75 aurreratuko die poliza formalizatzeko unean


Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko laguntza emango du 2016. urtean nekazaritza-aseguruak izenpetzeko, 2015eko aseguru-planari dagozkionak. Alde horretatik, azpimarratu behar da Foru Gobernuak aseguruaren hartzaileei diru-laguntzaren % 75 aurreratuko diela poliza formalizatzeko unean.

Jarraian, jasotako eskaera guztiak ebaluatu ondoren eta dagoen aurrekontuaren arabera, onuradun bakoitzari dagokion gehieneko diru-laguntza gauzatzen da eta, hala badagokio, gainerako zenbatekoa ordaintzen da, harik eta diru-laguntzaren % 100 osatzen den arte. Diru-laguntza horiek xede horretarako Estatuko Administrazio Orokorrak, Aseguruen Estatuko Erakundearen (ENESA) bidez, emandakoen osagarriak dira. Baina Europako araudiak dioen moduan, diru-laguntza publiko guztiak (Nafarroako Gobernua eta ENESA) ez du % 65 gaindituko nekazaritza-aseguru eta abere-aseguruetan, eta % 90 hildako animaliak kendu eta desegiteko.

Deialdi hori iragan osteguneko, abuztuak 20, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta Nafarroako Gobernuak otsailean hartutako erabakiaren barnean sartzen da; haren arabera, 2,4 milioi euroko diru-laguntzen deialdi orokorra onartu zen. Diru-laguntza guztiak osatzeko beste deialdia, 1,8 milioi eurokoa, martxoan onartu zen, 2015ean, urte horri zegozkion aseguruak izenpetzeko. Alde horretatik, aipatu beharra dago aseguru-planak 18 hilabeterainokoak direla.

Hala, egungo deialdiak nekazaritza-aseguru jakin batzuk kontratatzeko laguntzak arautzen ditu, 2015eko konbinatutako nekazaritza-aseguruen planari dagozkionak, 2016eko urtarrilaren 1aren eta uztailaren 31 artean izenpetzen diren polizak.

Nekazaritza-sektorean diruz lagundu daitezkeen lerroak hazten ari diren geroz eta estaldura handiagoko aseguruetarako izango dira ondorengo ustiapenetarako: frutak; estalkipeko barazkiak; udazken-neguko zikloa duten atari zabaleko barazkiak; belarkara estentsiboak; fruitu lehorrak; kaki edo beste fruta-arbola batzuk (kiwia eta elorri beltza); ardotarako mahatsa; olibariak, gerezia; udaberri-uda zikloa duten barazkiak; eta segidako zikloak.

Abereen sektorerako, honako hauek ustiatzeko aseguruek jasoko dituzte diru-laguntzak: hazteko eta aurrerakoen hazkuntzako behi-azienda; ardi-ahuntzak; zezenketetarako behiak; gizentzeko behiak; konpentsazioa bazken galerengatik; balorazio genetiko handiko behiak; zaldiak; haragitarako hegaztiak; arrautzak jartzeko hegaztiak; hazteko behi-aziendak; eta txerriak.

Azkenik, ustiapen berriztagarrian eta ez berriztagarrian hildako animaliak desegitearen ondorioz sortutako gastuak ordaintzeko aseguruetarako diru-laguntzak ere badira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa