(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

40.000 bat kirolarik federazioetako beren ordezkariak aukeratuko dituzte datorren urtean

astelehena, 2015.eko abuztuak 24


Nafarroako Gobernuak hauteskunde-prozesu hori erregulatzeko arauak onartu ditu, urte olinpiarrarekin egokituko dena


Bela

Belakoa datorren urtean hauteskundeak izango dituen federazioetako bat da.

Nafarroako Gobernuak kirol-federazioen datorren urteko hauteskunde-prozesuak erregulatzeko araua onartu du, eta hauteskunde horietan 40.000 bat kirolarik parte hartu ahalko dute.

Hauteskundeak 2016ko ekainaren 30a baino lehen egin beharko dira, erakundeak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari epea luzatzeko eskaera egin badio salbu, eta urte olinpiarrarekin egokituko dira. Federazio guztietan egingo dira, Neguko Kiroletakoetan izan ezik (2018an egingo dira), azken hori Neguko Olinpiar Jokoen egutegiaren arabera antolatzen baita.

Hautesleen kopuru zehatza federazioek beren erroldak osatzen dituztenean jakingo da. Botatu ahal izateko, beharrezkoa da adinez nagusia eta federazioko lizentzia indarrean izatea hauteskundeen urtean eta aurreko urtean. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emandako datuen arabera, 2014an 75.156 lizentzia zeuden, haietatik 34.853 adin txikikoenak.

Foru Komunitatean 43 kirol-federazio daude gaur egun, haiek guztiak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak babestuta, eta Nafarroako Gobernukoak diren eskumenak eskuordetuta dituzte. Honako hauek dira: Urpeko Jarduerak, Xakea, Atletismoa, Automobilismoa, Badmintona, Saskibaloia, Eskubaloia, Beisbola eta Sofbola, Ehiza, Txirrindularitza, Kirol Egokituak, Aire Kirolak, Neguko Kirolak, Mendiko Kirolak eta Eskalada, Eskrima, Espeleologia, Futbola, Gimnastika, Golfa, Halterofilia, Herri Kirolak, Hipika, Judoa, Karatea, Kickboxinga, Motoziklismoa, Igeriketa, Padela, Patinajea, Pilota, Arrantza, Piraguismoa, Arraunketa, Errugbia, Salbamendu eta Sorospena, Taekwondoa, Tenisa, Mahai Tenisa, Arku Tiroa, Tiro Olinpikoa, Triatloia, Bela eta Boleibola.

Hauteskunde-prozesua

Kirol-federazioetarako aurreikusitako hauteskunde-prozesuak behartzen die, lehenik eta behin, batzar orokorrak hautatzera. Organo horiek federazioak eratzen dituzten lau kirol-estamentuetako ordezkariek osatzen dituzte: klub, kirolari, teknikari eta epaileek. Erakunde horietako estatutuetan talde bakoitzari dagozkion ordezkaritza-portzentajeak jasotzen dira.

Hautesle edota hautagarriaren izaera, lehen esan den moduan, hauteskundeen urtean eta aurreko urtean federazioaren lizentzia edukitzeak ematen du. Batzar orokorra ziklo olinpiarreko lau urteko aldirako hautatzen da; tarteko hauteskundeak bajak ordezteko dira.

Batzarra hautatzen denean, bertako kideek lehendakaria aukeratuko dute, eta azken hori ziklo olinpiarrean zehar aldatu ahalko da zentsura-mozioan edo hark dimisioa ematen duenean.

Hauteskunde-prozesua hauteskunde-araudi eta -egutegi batek arautzen dute, federazioek beraiek egin eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak onartzen duena. Izan daitezkeen errekurtsoak Nafarroako Kirol Justizia Batzordeari zuzenean igorriko zaizkio, eta aurrez federazio bakoitzaren hauteskunde-batzordean errekurritu ahalko da.

Federazioek beren webguneetan hauteskunde-prozesu horri lotutako informazioa argitaratuko dute, esaterako: araudia, deialdia, errolda, eta hauteskunde-batzordearen aktak eta ebazpenak, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa