(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendoza kontseilariak adierazi du PAI programa 2015-16 ikasturtean aurreikusita zuten ikastetxeetan ezarriko dela asteartea, 2015.eko abuztuak 25


Programa hori eskaintzen duten Tutera inguruko ikastetxeetako hezkuntza-komunitatearekin bildu da, eta ostegunean gauza bera egingo du Iruñerrikoekin


mendoza

Tuteran gaur goizean egindako bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak gaur goizean adierazi du Ingelesez Ikasteko Programa (PAI) ikasturte honetan ezarriko dela aurreikusita zegoen ikastetxeetan; programa hori ez dela eteten azpaimarratu du, "ebaluatu egingo dela baizik, hobetzeko eta optimizatu ahal izateko, beharrezko baliabideekin eta irakasleen prestakuntza egokiarekin".

Hala azaldu du kontseilariak Tuteran jadanik programa hori eskaintzen duten edo irail honetatik aurrera ezarriko duten udal ordezkari, ikastetxeetako arduradun eta gurasoen elkarteko kideekin egindako bileran.

Zehazki, 2015-16 ikasturtean 17 ikastetxek hasiko dute hizkuntzak ikasteko programa bat. Haietatik, 16 ingelesez (PAI) eta bat frantsesez (PAF). Zentro guztietatik, 8 sare publikokoak dira, eta 9, itunpekoak. Lehenengoen artean, ondorengo ikastetxe publikoak daude: Arguedasko Sancho Ramírez, Arroitzeko ikastetxe publikoa, Castejongo Dos de Mayo, Fontellasko Virgen del Rosario, Murchanteko Mardones eta Magaña, Pitillasko ikastetxe publikoa eta Ribaforadako San Bartolome.

Gainera, Iruñeko Bayonne-Vazquez de Mella ikastetxeak PAF programari helduko dio. Bestalde, PAI programa itunpeko ondorengo ikastetxeetan ezarriko da: Altsasuko Jesusen Bihotza, Lizarrako San Ana, Tuterako La Anunciata eta Iruñeko beste bost zentro gehiago: Iruñeko Santísimo Sacramento, Cardenal Larraona, Santa Teresa de Jesús-Teresarrak, Nuestra Señora del Huerto eta Santo Tomás-Dominikanoak

Inguruko ikastetxeekin gaur Tuteran egindako bilerak datorren ostegunean izango du segida; beste bat egingo da orduan, eta bertara jadanik baduten edo programa ikasturte honetan ezarriko duten Iruñerriko ikastetxeak deitu dira

Kontseilariaren agerraldia

Kontseilariarekin batera, Hezkuntzako zuzendari nagusi Estebe Petrizan izan da gaur goizean Tuterako Benjamin institutuan egindako bileran, bai eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusi Juan Ramon Elorz ere. Bileran, eskualdeko 15 udalerritako udal ordezkariak, guraso-elkarteetakoak eta 20 ikastetxetako arduradunak izan dira.

Bertaratu izanagatik eskerrak eman ondoren, are gehiago opor-garaia dela kontuan hartuta, kontseilariak Nafarroako Gobernuko programaren akordioan ageri den hezkuntza-arloko plangintza helarazi die; irakaskuntza publikoa lehentasunezko elementu modura bultzatzearen aldeko apustua egiten da bertan, itunpeko irakaskuntza aurrekoaren osagarria izanik.

PAI programari dagokionez, gezurtatu egin du ingelesaren ordez euskara jarriko dela; baieztapen horiek "zurrumurru faltsu eta oinarririk gabekotzat" jo ditu, eta hezkuntza-komunitateari lasaitasun-mezua igorri dio. "PAI programa ez da etengo. Ebaluatu egingo da, hobetu eta optimizatu ahal izateko, beharrezko baliabideekin eta irakasleak behar bezala prestatuz", aipatu du.

Alde horretatik, gogora ekarri du PAI ez dela hezkuntza-eredu bat, A, G, B eta D diren moduan, hizkuntzen programa bat baizik; hala, irakaskuntza-mota hori premiazkoagoa den aniztasunari arreta handiagoa emateko helburuarekin bateragarria izateko beharra erakutsi du, "hezkuntza-beharra duten haurrak baztertuta gera ez daitezen".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa