(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak NUP Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren barnean sartu nahi du asteartea, 2015.eko abuztuak 25


Hala adierazi du Osasuneko kontseilariak NUPeko ikasturtearen irekieran


Osasuneko kontseilaria

NUPeko “Proteinei” buruzko ikastaroa. ( irudia handitu )

Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez Cunchillosek gaur goizean adierazi du "Nafarroako Gobernuak NUP Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan (IDISNA) sartu nahi duela, Gobernuak osasuna hobetzeko ikerketaren alde egindako apustuaren barnean".

Adierazpen horiek "Proteinak, geneak eta datuak" izeneko ikastaro baten irekieran egin ditu. Ikastaro hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren Zientzien Sailak eta Navarrabiomed-ek antolatu dute.

Kontseilariak gaineratu duenez, "funtsezkoa da ezagutza laguntza-praktikara eramateko bidean aurrera egitea eta, beraz, legealdi honetan Ikerketa Sustatzeko Programa sustatuko da Nafarroako Osasun Sistemaren barnean".

Xede horretarako, eta adierazi duen moduan, "ikerketako bikaintasuna lortzeko eta punta-puntako ikerketa-lerroak garatzeko pauso irmoak emateko aurre egin beharreko erronketako bat Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IDISNA) akreditazioa da; proiektu horretan sartu nahi dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoa, presentzia publiko handiagoa emanez".

Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IDISNA) -NUP bertan sartu nahi da- diziplina anitzeko eta estatuz haraindiko ikerketa biomedikuko gune bat bezala eratuta dago, eta honako hauen arteko elkartzearen emaitza da: Nafarroako Ospitalegunea, Nafarroako Unibertsitate Klinikoa, Nafarroako Osasun Zerbitzua, Osasun Publikoaren Institutua, Nafarroako Unibertsitatea, Ikerketa Mediku Aplikatuko Zentroa (CIMA) eta Navarrabiomed-Miguel Servet fundazioa.

Une hauetan, Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IDISNA) bere akreditazioa lortzeko zain dago; horretarako, iragan udaberrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Madrilgo Carlos III. Osasun Institutuan.

Gaur egun, bere lan eta ekoizpen zientifikoa osasunari lotutako bederatzi arlo estrategikotan oinarritzen du: onkologia eta hematologia; lehen-mailako arreta; gaixotasun kardiobaskularrak; digestio-aparatua eta metabolismoa; neurozientziak; osasun mentala; gaixotasun inflamatorio, immune eta infekziosoak; epidemiologia eta osasun publikoa; eta terapia aurreratuak nahiz berrikuntza diagnostikoak.

29 ikerketa-talde eta 300 profesional Navarrabiomeden

Gaur goizean hasitako ikastaroaren helburua teknologien oinarrizko ezagutzak ematea da eskala handian proteinak nahiz geneak eta haien aplikazioak aplikatzen diren arloetan aztertzeko, gaur egun erabilitako metodologiak azalduz.

Unibertsitate Publikoak eta Navarrabiomedek antolatu du, eta azken hori, jakina denez, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari lotutako ikerketa-zentroa da; 1997. urtetik, osasuneko profesionalen ikerketa babesten eta errazten du. Zentro hori Miguel Servet fundazioarena da, bere ikerketa-proiektu guztiak sustatzen, kudeatzen eta egikaritzen dituen organoa. Haren helburua estatuz haraindiko osasun-ikerketari buruzko ingurune zientifiko nahiz teknologikoa sustatu, buru izan eta kudeatzea da.

Bere ikerketa-jardueraren barnean, Osasun Departamentuko 300 profesionalek baino gehiagok osatutako 29 ikerketa-talde azpimarratu behar dira, eta honako arlo hauetan lan egiten dute: Neurozientziak, Onkologia, Sistema Handi eta Garapen Berrien Patologia, Osasun Mentala eta Zaintza Epidemiologikoa, Osasun Publikoa eta Osasun Zerbitzuak.

Navarrabiomeden jarduera zientifikoaren barnean, plataforma nahiz unitate espezializatuak ditu ikerketa publikoa sustatzeko. Haien artean, Proteomikoen Unitatea dago, 2011. urtetik Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten sailei proteinen azterketan zerbitzua nahiz laguntza ematen dietena. Haren jarduera lagin biologikoetatik datozen milaka proteinen aldi bereko azterketan oinarritzen da, esate baterako: biopsiak, zelulen kultiboak, seruma… Horretarako, masen espektrometrian oinarritutako azken belaunaldiko teknologia du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa