(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Paz Fernandez zuzendari kudeatzaile berriaren izendapena eramango du ostegun honetan Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Batzordera asteartea, 2015.eko abuztuak 25


NEZko Zentro Propioen Atalburua 2007. urtetik, prestakuntza eta enpleguko politika publikoei lotuta osatu du bere lanbide-karrera guztia


Paz Fernández NEZko zuzendari kudeatzaile izendatuko dute ostiralean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Paz Fernandez zuzendari kudeatzaile berriaren izena eramango du ostegun honetan Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Gobernu Batzordera. Gizarte Eskubideen Lehendakariordetzari atxikitako erakunde autonomo horren estatutuek adierazitako aurretiazko urrats bat da hori eta, ziur asko, Foru Gobernuak ostiral honetarako, hilak 28, programatutako bilkuran babestuko da formalki izendatuz.

Paz Fernández (Iruña, 1960) Psikologian lizentziaduna da Valentziako Unibertsitatean, Prestakuntza Zentroen Zuzendaritzan masterra egin zuen Madrilgo ESADEMen eta Enpresak Kudeatzeko Aditua da, lehengo EINek emandako titulazioa. Kudeaketa Publikoko Aditu izateko ikasketak egiten ari da NUPen.

Haren lan-bizitza prestakuntzari lotuta egon da beti.

Enpleguko Institutu Nazionalean hasi zen lanean, eta hango Iruñeko bulegoetan aritu zen 1986 eta 1999 artean. Harrezkero, A mailako goi-mailako teknikari modura lanean aritu da Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, eta haren barnean hainbat kargu bete ditu: Iturrondo Prestakuntza Zentroko eta Cenifer-ko (Espainiako Erreferentziako Zentroa Energia Berriztagarrietan eta Eraginkortasun Energetikoan) zuzendaritzak azpimarratu behar dira. 2007. urtetik, NEZko Esperientzia Bidezko Zentro Propio eta Gaitasunen Akreditazioa Ataleko buru zen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa