(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar bakoitza iaz lehen mailako arretako medikuarengana 5 aldiz joan zen batez beste eta 1,5 aldiz espezialistarengana asteazkena, 2015.eko abuztuak 26


2014an medikuntza orokorreko 2.484.810 kontsulta izan ziren Nafarroan, pediatriako 502.171 eta laguntza espezializatuko 965.207


Mediku-kontsulten kopuruak gora egin du.

Iaz nafar bakoitza lehen mailako arretako 4,84 mediku-kontsultatara joan zen batez beste (medikuntza orokorrekoa eta pediatriakoa sartzen dira), eta laguntza espezializatuko 1,5 kontsultatara. Bi kasuetan, maiztasun-indize horiek (kontsulta-kopurua biztanleko eta urteko) 2013koak baino handiagoak dira. Zehazki, 10 hamarren gehiago lehen mailako arretan, eta 3 gehiago, laguntza espezializatuan.

Iruñeko osasun-eremuko pertsonak dira medikuntza-orokor, pediatria eta erizaintzako kontsulta gutxien egiten dituztenak. Lizarra aldekoak, berriz, medikuntza orokor eta erizaintzako kontsulta gehien egiten dituztenak, eta Tuterakoak, pediatriako kontsulta gehien eskatzen dituztenak.


Medikuntza orokorrean, maiztasuna 4,79koa izan zen. 2.484.810 kontsulta egin ziren, guztira, hau da, aurreko urtean baino % 0,2 gehiago; orduan 2.479.080 izan ziren. Haietatik, 2.406.710, osasun-zentroetako kontsultak, eta 78.100, pazienteen etxeetan.

Osasun-eremuei dagokienez, Lizarrakoak, maiztasun-indize handienekoa du (5,36 kontsulta biztanleko eta urteko), nahiz eta aipatu behar den iragan urtean kopuru guztiak behera egin zuela (-% 0,4) aurreko urtearekin alderatuz (278.199 kontsulta 2014an; 279.279, 2013an).

Kontsulta-kopuruari dagokionez, Iruñeko osasun-eremuak izan zuen hazkunde handiena zenbaki absolutuei erreparatzen badiegu, 1.789.094 kontsulta 2014an, hau da, % 0,9ko igoera aurreko urteko 1.773.059 kontsultekin alderatuz. Eremu horretan, iazko maiztasuna 4,6 kontsultatakoa izan zen biztanleko eta urteko, Nafarroa guztiko txikiena.

Nolanahi ere, Tuterako osasun-eremuan gutxitu zen gehien kontsulta-kopurua: 403.923 kontsulta 2014an, 2013an baino -% 2,3 gutxiago (413.444 kontsulta egin ziren). Eremu horretako medikuntza orokorreko maiztasuna 5,33koa izan zen.

Pediatriako kontsultei dagokienez, aipatu behar da 2014ko batez besteko maiztasuna 5,16koa izan zela. 502.171 kontsulta izan ziren, guztira, hau da, % 0,34 gutxiago aurreko urtearen aldean (503.888 egin ziren).

Tuterako osasun-eremuak batez besteko hori gainditzen du, eta haren maiztasuna 5,63koa da; Lizarra du atzetik, 5,34rekin, eta maiztasun txikiena, Iruñeko osasun-eremua da, 5,01 kontsultarekin urtean.

Zenbaki absolutuetan, kontsulta gehieneko eremua Iruñekoa izan zen (374.100); haren atzetik daude Tutera (82.870) eta Lizarra (45.202 kontsulta).

Erizaintzako jarduera orokorra 2.061.222 kontsultatakoa izan zen 2014an, hots, jarduera % 0,3 igo egin zen aurreko urtearekin alderatuz (2.055.753 izan ziren).

Datu horiek erizaintzako maiztasuna 3,34koa izatea dakar biztanle bakoitzeko, eta 3,86raino igotzen da Lizarrako eremuan. Tuterakoan, maiztasuna 3,44koa da, eta Iruñekoa, 3,25ekoa, Nafarroako txikiena.

Azkenik, eta lehen mailako arretari dagokionez, gizarte-lanaren arloan, 70.686 kontsulta egin ziren, hau da, jarduera % 4,5 igo zen aurreko urtearen aldean (67.647 kontsulta izan ziren). Kasu honetako maiztasuna 0,12 kontsulta izan ziren biztanleko (0,13 Iruñeko eremuan, 0,08 Tuterakoan, eta 0,05 Lizarrakoan).

965.207 kontsulta espezialistekin, % 2,1eko igoera

Laguntza espezializatuko kontsulten kopuruak % 2,1 egin zuen gora iaz (965.207). Igoera hori lehen kontsultetan (351.864, aurreko urtean baino 13.377 gehiago), nahiz ondorengokoetan ere (613.343, aurreko urtean baino 13.377 gehiago) zenbatu ziren.

Zifra horiek kontuan hartuz, maiztasun-indizea 1,5 kontsultatakoa izan zen biztanleko urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa