(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak Euskarabideren eskumenak eta egitura indartzeko proposamena aho batez babestu du asteazkena, 2015.eko abuztuak 26


Programa Akordioarekin bat etorriz, Kontseiluak hizkuntza sustatzeko eta normalizatzeko plan estrategiko batean lan egingo du


Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren logotipoa.

Euskararen Nafar Kontseiluak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari aholkularitza emateko eta partaidetzako erakundeak, legealdi berriko lehen bilkura berezia egin du gaur eguerdian. Bilkura horren helburua izan da, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek Nafarroako Gobernuari aurkeztuko dion erakunde autonomo horretako egitura organikoko proposamena aztertzea, bertan aztertu eta onar dezaten.

Ollo kontseilaria buru izan duen Kontseiluan egungo 22 partaidetatik 17k parte hartu dute; kontseilu horrek aurkeztutako egitura organikoaren proposamena aho batez babestu du, eta eskumen nahiz funtzioei buruz Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik datozen lau urtetarako prestatutako zirriborroa onartu du ere.

Ollo kontseilariak bilkura hasi du, Gobernu berriak programa-akordioan euskara sustatzeko arloan jasotako konpromisoak gogoraraziz, Euskarabideren jardueraren ardatz nagusia dena. Erakunde autonomoaren eskumenak nahiz egitura indartzearen alde egindako apustua dela azaldu du, ahalmena emateko legealdirako bere erronka nagusietako bati aurre egite aldera: euskara sustatzeko plan estrategiko bat egitea; hizkuntza horren presentzia eta erabilera irudi publikoan sustatzea eta herritar nahiz Gobernuaren arteko komunikazioa sustatzea; toki-erakunde zein gizarte-eragileekin lankidetza areagotzea Nafarroako gizartean euskararen irakaskuntza eta erabilera bultzatzeko.

Alde horretatik, azaldu da, legealdi berriarekin erakunde autoomoan zentralizatu egingo direla euskararen baliabideei nahiz haren sustapenari lotutako Nafarroako Gobernuko bitarteko guztiak.

Beraz, Ollok erakunde autonomoa eta haren eskumen-eremua indartzearen alde agertu da; horrenbestez, Foru Komunitateko gehiengo parlamentario berriak eskatutako euskararen eragile dinamizatzailetzat jotzen du.

Gainera, legealdiko programa-akordioan jasotzen denez, Euskararen Nafar Kontseiluaren beraren birmoldaketa sustatuko da; gizarte guztiari irekitzea bilatu eta sustatuko da benetako partaidetza-erakunde bihur dadin Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika antolatzeko orduan.

Kontseiluaren ahobatezko bermearekin, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak organigrama berritu eta indartzeko bere proposamena Nafarroako Gobernura eramango du ostiral honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa