(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak legez kanpoko webguneetan eskuratutako botiken arriskuei buruzko informazio-kanpaina zabaldu du osteguna, 2015.eko abuztuak 27


Internetez saltzen diren medikamentuen erdia baino gehiago faltsifikatuak dira, haien kontsumoak osasunari eragin diezazkiokeen ondorio larriekin


botikak

Legezko webguneak identifikatzen dituen Europako logotipoaren irudia.

Osasun Departamentuak biztanleentzako prebentzio- eta -sentsibilizazio-kanpaina bat hasiko du legez kanpoko webguneen bidez botikak eskura ez ditzaten; izan ere, haien kontsumoak osasunari kalte larriak eragin diezazkioke.

Azken urteotan, legez kanpoko edo faltsifikatutako botiken merkaturatzea asko hazi da mundu guztian, iragan ekainean konfiskatutako datuen arabera: 20,7 milioi konprimatu ehun bat herrialdetan. Internet da biztanleek produktu horiek hartzeko bide nagusia.

Espainiako Botiken eta Osasun Produktuen Agentziak (AEMPS)sustatutako kanpainak helburu bikoitza du: alde batetik, Internet bidez (legez kanpoko webguneetan) eskura daitezkeen legez kanpoko edo faltsifikatutako botikek duten arriskuez ohartaraztea, eta bestetik, webgune seguruak identifikatzen duten logotipo berria ezagutaraztea; bertan, botikak berme guztiekin eskura daitezke, jarduera horretarako osasun-agintariek baimendutako botiken bitartez.

Xede horretarako, Nafarroako osasun-zentro eta botiketan 7.000 triptiko eta 140 kartel banatuko dira, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Kanpainaren goiburua "Ez erosi botikarik legez kanpoko webguneetan. Oso txarra da zure osasunerako". Hala, bide horri erabiliz eskuratutako produktuak, agintari eskudunek legezko katean egindako kontrol nahiz ikuskapeneko mekanismoek ez dituztela estaltzen azpimarratu nahi da beharrezko bermeak eman ahal izateko.

Izan ere, Internetez saltzen diren botiken erdia baino gehiago faltsua dela uste da. Haren arriskua da, agian ez dutela beharrezko printzipio aktiborik efektua egiteko edo zuzenak ez diren dosiak dituztela, deklaratu gabeko beste printzipio batzuk edukitzea edo kaltegarriak edota hilgarriak izan daitezkeen produktuak aldatzeko substantziak edukitzea ere.


logo

Imagen del logotipo europeo que identifica las webs legales.

Webgune horietan eskatutako botika gehienak ondorengo taldeetakoak dira: zutitzearen disfuntzioa, pizgarri sexualak eta esteroide anabolizanteen ustezko alternatibak muskulu-masa areagotzeko- Neurri txikiagoan, minbiziaren aurkako botikak, hipertentsioa eta hiperkolesterolemia.

Nola identifikatu webgune seguruak

Internet bidezko botiken salmenta medikuaren aginduz ez dauden produktuetara mugatzen da. Jarduera hori arautzen duen 870/2013 Errege Dekretuak ezartzen duenez, errezetarik gabe webguneen bidez botikak saldu dezakete bakarrik, jendeari zabaldutako botiken bulegoek, legez baimenduta daudenak, eta jarduera hori kokatuta dauden autonomia erkidegoko agintariei jakinarazi dietenak, eta horretarako dagokien baimena jaso dutenek.

Herritarrek seguruak eta legezkoak diren webguneak identifikatu ahal ditzaten, Europar Batasunak logotipo erkide bat egin du; osasuneko gurutze zuri bat du, eta hondoan marra berde batzuk ditu, eta azpialdean, ezkerrean, herrialde bakoitzaren bandera ageri da. Logotipo horrek medikamentuak saltzeko legezko webgune guztietan agertu beharko du, eta bertan sakatuz autonomia erkidego bakoitzean jarduera-mota hori egin dezaketen botika-zerrenda ikusi ahalko da. Foru Komunitatean, une honetan, ez dago hori egiteko baimendutako botikarik.

Europako logotipo erkidearekin, herritarrak egiazta dezake eskuratuko dituen botikak legez baimendutako farmazia-bulego batek emandakoak direla; hala, produktuek berme guztiak betetzen dituztela jakingo dute.

Uztailaren 1etik aurrera, data horretan logotipoa indarrean sartu zen, Osasun Departamentuak webgune bat prestatu du, eta bertan, alde batetik, jarduera horri buruzko informazio topa daiteke, eta bestetik, hari lotutako beste alderdi batzuei buruzkoa: aplikagarria den legeria, EBeko logotipo erkidea, legez kanpoko botikei lotutako arriskuak; eta medikuaren agindurik ez duten medikamentuei buruzko informazioa, eta mugak ezarri ahalko zaizkienak.

Webgune horren bidez, Internetez saltzeko autonomia erkidegoetan baimendutako farmazia-bulegoak kontsulta daitezke.

Gainera, Espainiako Botiken eta Osasun Produktuen Agentziaren (AEMPS) eta Europako Botiken Agentziaren (EMA) estekak barneratzen dira.


Arrisku nagusiak

Faltsifikatutako eta legez kanpoko botikek arrisku handiak dituzte, ez osasunerako bakarrik, baita kalte ekonomikoak eta beste arlo batzuetakoak ere. Honako hauek dira arriskuetako batzuk:

- Kalitate eza. Ohikoa da printzipio aktiborik ez izatea, deklaratutakoak ez diren beste printzipio aktibo batzuk izatea, edo substantzia toxikoak izatea ere. Manipulatuta edo kalitate eskasekoak ere izan daitezke, eta horrek haien eraginkortasun nahiz segurtasunari eragin diezaieke. Gainera, baimendu gabeko botikak sal daitezke, legez kanpo inportatuta edo merkatutik kendu direnak aurkako efektuak sortzeagatik.

Alde horretatik, kanpainan banatutako informazio-triptikoak benetako kasuak jasotzen ditu, 2013an gertatutakoa, esaterako; orduan, AEBetako mediku batzuek Erresuma Batuko hornitzaile bati minbiziaren aurkako botika bat erosi zioten Internetez. Botika hori faltsua zen, eta horrek gaixoek bizi-hilabeteak gatzea eragin zuen, bai eta albo-ondorio mingarriak ere. Tuberkulosirako Europan merkaturatutako botika faltsuen kasua ere aipatzen da, gaixotasuna sendatzeko ahulegiak zirenak, baina, aldiz, benetako medikamentuei aurre egiten zietenak; arratoi-pozoia, beruna duen pintura edo azido borikoa ere topatu izan dira erabilitako materialetan produktuak aldatzeko.

- Informazio eskasa. Zenbaitetan, botika beste hizkuntz batean datorren etiketa edo prospektuarekin dator, edo inolako prospektu edo informaziorik gabe. Horrek tratamenduaren eraginkortasun eta segurtasunean zuzenean eragiten du; izan ere, agintariek ebaluatutako informazio bat, medikamentuaren ezaugarri ezagunekin bat etorriz, haien erabilera egokirako funtsezko elementua da.

- Errezeta duten botikak eskuratzeko era desegokia. Ohikoa da webgune horietan errezeta beharko zuten botikak era librean saltzea. Horrek kontsumitzaileen osasunerako ere arriskua dakar; izan ere, medikuaren aginduak ziurtatzen du diagnostiko bat egin duen kualifikatutako mediku batek aztertu duela pazientea, tratamendu farmakologikoaren beharra ebaluatu duela, pazienteari egokitzen zaiola eta haren gaineko informazio zehatza eman diola.

- Iruzurrak eta datu pertsonalen lapurretak. Osasun-araudia ez betetzeaz gain, webgune horiek merkataritza elektronikoari lotutako araudia ere ez dute betetzen. Kontsumitzailea okertu dadin bultzatzen dute botikak nondik datozen jakiteko garaian, datu pertsonalen babes egokia ez dute ziurtatzen eta haien kokapenari edo webguneko arduradun edo haien lanbide-kualifikazioari buruz eskatutako gutxieneko informazioa ez dute ematen. Jakinekoa da, webgune horietako batzuk ere legez kanpoko jarduerak egiten dituztela, iruzurrak, datu pertsonalen lapurretak edo kreditu-txartelen datuenak, esaterako.

- Antolatutako delinkuentzia finantzatzen du. Legez kanpoko botiken erosketak antolatutako delinkuentzia-taldeak finantzatu ditzake. Produktu horien trafiko ilegala eta salmentak delinkuenteei diru-sarrera garrantzitsua ematen die, eta legez kanpoko beste jarduera batzuetatik etorritako dirua zuritzen laguntzen. Gainera, lortutako dirua faltsifikatutako salgai gehiago ekoizteko, edo legez kanpoko beste jarduera batzuetarako erabil daiteke.

Indarra hartzen ari den negozioa

Faltsifikatutako botiken salmenta mundu guztian azken urteotan nabarmen hasi zen negozioa da, ikusirik azken lau urteotan ia bederatzigatik biderkatu dela konfiskazio-datuak, Interpol-en emandako datuen arabera. Polizia horrek, herrialde bakoitzeko polizia- eta osasun-agintariekin batera, jarduera horren aurkako "pangea" izeneko operazioa bat koordinatzen du; urtean astebetez egiten da, aldi berean, ehun bat herrialdetan, eta hainbat saltoki nahiz webgunetako produktuak atzematen dituzte.

Ekintza horren ondorioz, 2011n, legez kanpoko 2,4 milioi konprimatu erretiratu ziren 81 herrialdetan; 2012an, 3,75 milioi 100 herrialdetan; 2013an, 10,1 milioi 99tan; 2014an, 9,6 milioi, eta 2015eko ekainean, 20,7 milioi 115 herrialdetan.

Espainian, AEMPSek bere borroka-ekintza ere nabarmen areagotu du. Hala, 2014an 350 webgune ikertu eta ixteko prozesuari ekin zion botikak saltzeagatik; 2010ean, 88 kasu baino ez ziren izan. Bestalde, baimendu gabeko botikak erretiratzeko 16 operazio egin zituen (7, 2010ean), eta operazio horietan 18 botika-mota atzeman ziren.

Nazio Batuen Droga eta Krimenaren Bulegoak (UNODC) kalkulatzen duenez, faltsifikatutako produktuen legez kanpoko trafikoaren negozioak urtean 250.000 milioi dolar sortzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa