(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingelesez Ikasteko Programaren azterketak aniztasunari erantzutea eta irakasleen prestakuntza lehenetsiko ditu osteguna, 2015.eko abuztuak 27


Mendoza kontseilaria PAI ematen duten Nafarroako 35 udalerritako 50 ikastetxetako ordezkariekin bildu da gaur goizean


Bilkurako une bat

Mendoza kontseilaria, Petrizán eta Elorz zuzendari nagusiak alboan dituela, gaurko bilkuran. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Luis Mendoza Nafarroako 35 udalerritako 50 ikastetxetako hezkuntza-komunitateen 150 ordezkari baino gehiagorekin bildu da gaur goizean, Ingelesez Ikasteko programa (PAI) ematen edo datorren ikasturtean (irailean hasiko da) emango duten ikastetxeko ordezkariekin, hain zuzen ere.

Iragan asteartean, Tuteran, Erriberako ikastetxeekin egindako bilkuraren antzeko gaurko bileran, Mendoza kontseilariak azpimarratu du PAI programa ikasturte honetan hala egitea aurreikusita zegoen ikastetxeetan ezarriko dela; ez da etengo, baizik eta "ebaluatu egingo da hobetu ahal izateko irakasleen prestakuntza egokiarekin, beharrezko baliabideekin eta aniztasunari erantzunez, hezkuntza beharrak dituzten adingabeak baztertuta gera ez daitezen".

Mendoza kontseilariarekin batera, Hezkuntzako eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Estebe Petrizán eta Juan Ramón Elorz zuzendari nagusiak izan dira, hurrenez hurren; hala, kontseilariak, bilkurara jende asko bertaratu izana eskertu du, eta legealdi honetarako Programa Akordioan ageri diren hezkuntzako plangintzak ere azaldu ditu. Haien artean, irakaskuntza publikoaren aldeko apustua azpimarratu du lehentasunezko elementu modura, itunpeko irakaskuntza aurrekoaren osagarri bat izanik.

Bilkuran 2015-2016 ikasturtean PAI programa eskainiko duten ikastetxeetako udal ordezkariak, ikastetxeetako arduradunak eta gurasoen elkarteko kideak izan dira.

Galderen txandan, bertaratutakoek beren kezka agertu dute hizkuntzen programetan irakasleek duten prestakuntzarekin eta aniztasunari ematen zaion erantzunarekin. Alde horretatik, Jose Luis Mendozak, irakasleen prestakuntza hobetzeko Departamentuak duen borondatea erakutsi du, eta irakaskuntza-mota hori bateragarri egiteko aniztasunari erantzuteko "oso premiazkoa" den helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa