(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozial, Ogasun, Herritarrekiko Harreman, Hezkuntza, Osasun eta Landa Garapeneko departamentuen egiturak onartu dira ostirala, 2015.eko abuztuak 28


Hiru erakunde autonomoren estatutu berriak ere ontzat eman dira: Zerga Ogasuna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua eta Euskarabidea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak sei departamentutako egitura organikoak eta hiru erakunde autonomotako estatutu berriak onartu ditu gaur; hala, abuztuaren 12an zuzendaritza nagusien mailan jadanik onartutako oinarrizko egiturak garatu ditu. Gaur onartutako foru-dekretuek erdi-mailako (zerbitzu eta atalen mailak) aginteko beren unitateen ahalmena eta antolaketa ezartzen dituzte.

gobernu-bilkura

Gobernu-bilkuraren irudi bat.

Nafarroako Gobernuak sei departamentutako egitura organikoak eta hiru erakunde autonomotako estatutu berriak onartu ditu gaur; hala, abuztuaren 12an zuzendaritza nagusien mailan jadanik onartutako oinarrizko egiturak garatu ditu. Gaur onartutako foru-dekretuek erdi-mailako (zerbitzu eta atalen mailak) aginteko beren unitateen ahalmena eta antolaketa ezartzen dituzte.

Onartutako departamentuen egiturak honako hauek dira:

- Eskubide Sozialetako Departamentua. Jakina denez, bi zuzendaritza nagusitan egituratzen da (Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako; eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendaritza nagusia), eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak atxikitzen zaizkio.

Gaur onartutako foru-dekretuak bi zuzendaritza nagusiren egiturak garatzen ditu, eta haiei 5 zerbitzu ematen zaizkie:

- Babes Sozialerako eta Gizarteratzeko Zuzendaritza

· Lehen Mailako Arretako eta Gizarteratzeko Zerbitzua.

· Diru-sarreren Berme eta Lankidetzako Zerbitzua.

· Etxebizitza Zerbitzua.

- Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

· Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzua.

· Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzua.

Bost zerbitzu horiek eta idazkaritza nagusiak 15 ataletan egituratzen dira, aldi berean.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua. Zuzendaritza nagusi bat du, Aurrekontukoa, eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboa eta Nafarroako Estatistika Institutua atxikitzen zaizkio. Departamentu honen mende dago ere Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia lau zerbitzutan egituratzen da:

- Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzua

- Kontabilitate Zerbitzua

- Kontu-hartzailetza Nagusiaren Zerbitzua

- Ondare Zerbitzua

Lau zerbitzu horiek, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboa, Nafarroako Estatistika Institutua eta idazkaritza tekniko nagusia 18 ataletan egituratzen dira, aldi berean.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua. Bi zuzendaritza nagusitan (Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetakoa; eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideena) egituratuta dago; eta Euskarabidea eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua atxikitzen zaizkio; eta Bruselako Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza, zuzendaritza nagusiaren mailarekin.

Gaur onartutako foru-dekretuak bi zuzenditza nagusien egiturak garatzen ditu, etara 4 zerbitzu ematen dizkie:

- Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

· Komunikazio Zerbitzua

· Erakundeen Proiekziorako Zerbitzua

· Herritarren Arreta eta Partaidetzako Zerbitzua

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

· Memoria eta Bizikidetzarako Zerbitzua

Lau zerbitzu horiek eta idazkaritza nagusiak 13 ataletan egituratzen dira, aldi berean.

-Hezkuntza Departamentua. Bi zuzendaritza nagusitan egituratzen da: Hezkuntzakoa; eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideetakoa, eta, aldi berean, 10 zerbitzu dituzte.

- Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

· Antolakuntza eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzua.

· Hizkuntzen eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzua.

· Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza eta Bizikidetza Zerbitzua.

· Lanbide Heziketako Zerbitzua.

· Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzua.

- Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

· Unibertsitateen eta Hezkuntza Teknologien Zerbitzua

· Giza Baliabideen Zerbitzua.

· Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua.

· Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

· Hezkuntza Plangintzaren Zerbitzua.

Hamar zerbitzu horiek eta idazkaritza tekniko nagusia 30 ataletan egituratzen dira, aldi berean.

- Osasun Departamentua. Zuzendaritza nagusi bakarrean egituratzen da, Osasunekoa, gaur onartutako foru-dekretuan garatutakoa da, eta bi erakunde autonomo atxikitzen zaizkio: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

Osasun Zuzendaritza Nagusia bi zerbitzutan antolatuko da:

- Herritartasun Sanitario, Aseguru eta Berme Zerbitzua

- Plangintza, Ebaluazio eta Ezagutzaren Kudeaketa Zerbitzua.

Bi zerbitzuen eta idazkaritza tekniko nagusiaren artean 11 atal dituzte.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. 16 zerbitzutan egituratzen diren hiru zuzendaritza nagusi ditu:

- Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza.

- Nekazaritza Zerbitzua.

- Abeltzaintza Zerbitzua.

- Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

- Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzua.

- Nekazaritza Ustiapeneko eta Nekazaritza Elikagaiak Sustatzeko Zerbitzua.

- Dibertsifikazio eta Landa Garapeneko Zerbitzua.

- Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

- Ingurumen Kalitate eta Klima Aldaketako Zerbitzua.

- Biodibertsitatearen Zerbitzua.

- Ur Zerbitzua.

- Mendien Zerbitzua.

- Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako Zerbitzua..

- Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zerbitzu Juridikoa.

- Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia..

- Kudeaketa eta Lankidetza Juridikoko Zerbitzua.

- Udal Zerbitzuen eta Tokiko Funtzio Publikoaren Antolaketa Zerbitzua.

- Tokiko Azpiegituren Zerbitzua.

- Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoko Zerbitzua.

16 zerbitzu horiek eta idazkaritza tekniko nagusia 52 ataletan egituratzen dira, aldi berean.

Hiru erakunde autonomotarako estatutu berriak

Halaber, gaurko bilkuran hiru erakunde autonomoren estatutuak aldatzeko foru-dekretuak onartu dira, haien egitura organikoa aldatzeko helburu nagusiarekin.

Ondorengo erakundeak dira:

- Nafarroako Zerga Ogasuna (Ogasuneko eta finantza politikako Departamentuari atxikita). 9 zerbitzu eta 28 ataletan egituratzen da. Honako zerbitzu hauek dira:

- Zerga Kudeaketa.

- PFEZeta Ondarearen Kudeaketa.

- Zerga Ikuskatzailetza.

- Zerga-bilketa.

- Zergadunarentzako Laguntza eta Informazioa.

- Lurralde Aberastasuna.

- Zerga Informazio Sistemak.

- Araudiaren Garapena eta Aholkularitza Juridikoa.

- Hitzarmen Ekonomikoa eta Finantza Plangintza.

- Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita). Bi zerbitzutan (Hizkuntza Baliabideen zerbitzua eta Euskararen Plangintza eta Sustapenekoa) eta lau ataletan egituratzen da.

- Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikita). Hiru zuzendaritzaordetzatan egituratzen da (zerbitzu-mailarekin): Kirola; Gazteria; eta Garapen Estrategikoa, Azpiegiturak eta Baliabideen Kudeaketa. Zuzendaritzaordetza horietan 3 atal daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa