(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 1.025 plaza berri eskaintzen ditu langabeentzat bereziki diren 63 ikastarotan astelehena, 2015.eko abuztuak 31


Abuztuan eskainitako 1.971 plazei erantsi behar zaizkie, eta izena emateko epea astearte honetan zabalduko da


NEZak 1.025 plaza berri eskaintzen ditu langabeentzako ikastaroetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) astearte honetatik aurrera, irailak 1, enplegurako 63 prestakuntza-ikastaro berri eskainiko ditu. Langabeentzat dira bereziki, 1.025 plaza osagarrirekin, eta abuztuaren 4an eskainitako 104 ikastaro eta 1.971 plazak osatzen dituzte. Prestakuntzako eskaintza horri beste 900 plaza berri gehitu behar zaizkie erkidegoko hizkuntzetan trebatzeko, "online plataforma"-n.

300.000 euroko aurrekontua duten ikastaro horien helburu nagusiak langileak birziklatu eta kualifikatzea da prestakuntzako ekintzen bidez (profesionaltasun-ziurtasunetakoak batzuk), eta baita beren enplegugarritasuna zabalduko duten beste modalitate osagarri eta instrumental batzuk eskaintzea ere.

Ikastaro horietan guztietan izena emateko Enplegu Atarira jo daiteke online (www.empleo.navarra.es) edo aurrez aurre Enplegu Agentzietan eta prestakuntza-zentroetan. Interesdunak ikastaro bakoitzean sartzeko baldintzak egiaztatzen dituztenean bakarrik matrikulatu ahalko dira, eta bakoitzaren informazio osoa Enplegu Atarian kontsulta daiteke. Gainera, ikastaroen eskaintza-integratzailearen bidez (www.formaccion.info) gaur egun dagoen eskaintza guztia kontsulta eta azter daiteke. Gaur aurkezten den ikastaro-sorta honi oraindik plazak dituzten edota eskaintzaren integratzaile honetakoak erantsi behar zaizkio, finantzaketa publikoko beste iturri batzuen bidez.

Ikastaroen katalogo berri honek diru-laguntzak ematen ditu ikasleek ikastaroetan parte hartzeko joan-etorrietan egin beharreko kilometroak eta izan daitezkeen dietak ordaintzeko. Alderdi hori Espainia mailan araututa dago eta, beraz, sortutako eskubideak frogatuta egon behar dira interesdunaren ezaugarrien arabera.

IKT tresnen tailerrak eta enpresen kudeaketa Iturrondo zentroan

63 ikastaroetatik, 41 NEZko zentroetan bertan egiten dira, 4 CENIFERen eta 37 Iturrongo prestakuntza-zentroan; 603 plaza, guztira, eta hizkuntzen 900i gehituz, 1.503 dira. Iturrondo prestakuntza-zentroan 37 ikastaro eskaintzen dira, eta haien artean IKTen tresna-tailerrak daude; trebeziak garatzen lagundu nahi dute eta, haiei esker, interesdunek jadanik badituzten beste gaitasun batzuen gaitasun osagarriak lortu ahalko dituzte.

Enpresen kudeaketari lotutako ikastaroak ere eskaintzen dira (nominak, kontabilitatea, proiektuen plangintza, ISO kalitatearenak…). Haiei online bidezko hizkuntzen prestakuntza gehitu behar zaie (aleman, euskara, frantses eta ingeleseko ikastaroak) hizkuntzen beren ezagutzak ikasi edo sendotu nahi dituzten 900 ikaslerentzat.

Iturrondo zentroan eskainitako ikastaroek, NEZkoa dena, gero eta kutsu praktikoagoa dute, "learning by doing" (egiten ikasi) izeneko metodologia sartuta, proiektuen araberako ikasketa-metodologiarekin batera. Adibide modura, ekitaldien antolakuntza ikastaroa azpimarratu behar da, eta bi metodologia horiek erabiliz, Pamplona Innovation Week-ekin lankidetzan garatuko da. Hala, irailaren 22tik 25erako astean berrikuntza eta ekintzailetzako simposio bat egiten da Baluarten, eta bertan Espainiako nahiz nazioarteko adituek eta erreferentziek parte hartzen dute. Testuinguru horretan, zenbait metodologia eta proiektu berritzaileren tailerrak egin eta martxan jarri nahi dira. Jardunaldi horien prestakuntza nahiz egiten diren tartea bera ere baliatuko dira ekitaldiak antolatzeko ikastaro hori era praktiko batean emateko.

CENIFERen, Espainia-mailan erreferentziazkotzat katalogatutako zentroan, energia eta eraginkortasuneko espezializazioaz arituko dira, beste prestakuntza-mota batzuen osagarriak direnak. 2015eko azken aldi horretarako, tresna zehatzen 4 ikastaro berri eskaintzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa