(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sexu-transmisioari egotzi daitezkeen GIB birusak infektatutako kasuak gehitu egin dira Nafarroan asteartea, 2015.eko irailak 1


Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gogora ekarri du babesteko era onena preserbatiboa dela


GIB birusaren infekzio-kopuruak gora egin du Nafarroan.

GIB birusak infektatutako kasuak gehitu egin dira azken bi urteetan Nafarroan: 44 kasu 2013an eta 49, 2014an; 2012an, 32 izan ziren. Kasu berri gehienetan, gizonezkoek gizonezkoekin dituzten sexu-harremanen transmisioa nagusitzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLNjakinarazi duenez.

Aldi berean, detektatu da gizonek gizonekin sexu-harremanak izateko sare sozialen "kontaktuen" zenbait orrialdetan "juntadizoak" egiteko proposamenak argitaratzen ari direla Nafarroan nahiz inguruko autonomia erkidegoetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa eta Aragoi); haietan, taldetan parte hartzea proposatzen da babesik gabeko sexu-harremanak izateko. Azterketa batzuen arabera, frogatuta dago babestu gabeko sexu-harremana sustatzen den tokietan GIB birusarekin infektatzeko eta beste infekzio batzuk izateko arriskua biderkatu egiten dela.

Alde horretatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak "juntadizo" horietara joateko interesa dutenei gogora ekarri nahi die sexu-transmisioaren bidezko infekzioei aurre egiteko babes onena preserbatiboa eta lubrifikatzailea erabiltzea dela. Halaber, GIB proba egitea komeni dela azpimarratu da infekzio gehiago saihestu ahal izateko eta tratamendu-aukerak era goiztiarrean aplikatzeko.

Gainera, institutuak berak zenbait erakunde eta gizarte-entitaterekin lankidetzan aritzen da prebentzioko mezuak zabaltzeko, bai eta informazioa jasotzeko ere; informazio horri esker, jarduera-lerroak eta estrategiak egin ahalko dira GIB birusarekin infektatutako kasu berriak murrizteko asmoz.

2.107 kasu Nafarroan

Hiesaren epidemia hasi zenetik 2014 arte GIB birusak infektatutako 2.107 kasu diagnostikatu dira Nafarroan bizi diren biztanleengan, haietako gehienak, laurogeigarren hamarkadaren amaieran eta laurogeigarrenaren hasieran. 2000ko hamarkadan beherako joera edo joera egonkorra izan ondoren, 2012. urtetik kasu berrien tasa pixkanaka igo egin da; hala, 2011n 100.000 biztanletatik 4,8 kasu izan ziren, eta 2014an kopuru beretik 7,6. Diagnostiko berri gehienak sexu bidezko transmisioei dagokie. Aipatu beharra dago, Nafarroan, tasa horiek Espainiako batez besteko tasaren antzeko mailetan edo txikiagotan mantentzen direla.

Azken urteotan (2010-2014), kasu berrien % 77 gizonei dagokie, transmisio homosexuala nagusitzen dena (% 30); atzetik datoz praktika heterosexualengatik sortutako kasuak (% 25) eta materialaren erabilera partekatzeagatik drogak injektatzeko (% 4). Nolanahi ere, % 41ean ezin izan zen transmisio-mekanismoa finkatu, eta litekeena da sexu-transmisioagatik izatea ere.

GIB kasuen kopuru horren areagotzea, tratamendu antibiralean infektatutako pertsonek infekzioa transmititzeko aukera txikiagoa badute ere, arriskuko sexu-praktiken igoera nabarmenak bakarrik azaldu dezake; beraz, transmisioa saihesteko neurri guztiak hartu behar direla azpimarratu behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa