(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2015eko BPGd-aren hazkundearen aurreikuspena % 2,8ra igo du asteartea, 2015.eko irailak 1


Iragan martxoan aurreikusitakoa baino 2 hamarren gehiago da, eta 2016rako % 2,9ko hazkundea espero da


autoa

Bigarren seihilekoan industria-sektoreak garapen egokia izango duela espero da.

Nafarroako Gobernuak 2015 eta 2016rako koadro makroekonomikoa eguneratu du, datorren ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko abiapuntua. Onartutako egoerarekin bat etorriz, 2015erako eta hurrengo urterako Barne Poduktu Gordinaren (BPGd) hazkundea % 2,8 eta % 2,9 izatea espero da, hurrenez hurren.

Aurreko Gobernuak martxoan aurkeztutako egoera makroekonomikoarekin alderatuta hobekuntza arin bat dakartzaten proiekzio horiek, susperraldi argiko testuinguru batean egiten dira; hala, jarduera orokorrak dimentsio handiagoa du hazkunde amerikarrari irmotasun handiz berriz ekin zaiolako, lehen seihilekoko geldialdi eta zalantzen ondoren; horrekin batera, eurozonak aurrerabide-erritmoari eusten dio, nahiz eta neurrizkoa izan eta herrialdeen arabera dibergentea.

Espainiako ekonomiaren kasuan (Nafarroak harekin lotura garrantzitsuak ditu), 2015 eta 2016rako hazkunde-aurreikuspenak % 3,2 eta % 2,8koa da, hurrenez hurren.

Ikus daitekeenez, Nafarroako Gobernuak hazkundea aurten Espainia guztirako aurreikusitakoa baino zertxobait txikiagoa izatea iragartzen du, lehen hiruhilekoko abiaraztea arinagoa izan zelako, eta alde hori turismoak eta eraikuntzak gure eskualdean bultzada txikiagoa izan duelako gertatu da. Nolanahi ere, industriak eta zerbitzuek berriki jasandako garapenak alde hori konpentsatuko dute datozen hilabeteotan, eta eskualdeko aurrerabidea Espainiako bilakaeraren parean edo gainetik ere jarriko dute.

Sektore horiek kontsentsuak adierazitakoekin bat dator foru-komunitatearen hazkundearen dinamizatzaile modura epe ertain batean. FUNCAS, adibidez, Nafarroako hazkundearen sendotasunean konfiantza osoa du aurten gehien haziko den autonomia erkidegoen artean jarriz, zerbitzu eta industriako sektoreari esker; Hispalink-ek ere egindako uztaileko aurreikuspenetan, Nafarroa 2015ean Espainiako hazkundearen buru izango diren hiru autonomia erkidegoen artean jartzen du, zerbitzu eta industriaren sektorearen bilakaerak izandako hobekuntza adierazgarri batean oinarrituz.

6.000 enplegu berri urtean

Enpleguari dagokionez, Nafarroako Gobernuak neurrizko aurrerabidea aurreratzen du, % 2,2 eta % 2,3koa 2015 eta 2016rako, hurrenez hurren, hau da, urtean 6.000 bat enplegu berri sortuko ziren.

Finean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako ekonomiarako errealista den oinarrizko egoera bat aurkezten du datozen bi urteetarako; jarduerak hazten jarraituko du kostu eta presioetan presiorik izan gabe, baina zuhurtziaz, kontsentsuak zabaldutako aurreikuspenen behealdean kokatzen baita.

Koadro horren arriskuek, nolanahi ere, beheranzko joera dute. Greziarekiko muga-episodio berriak baztertzen badira ere mahai gainean hirugarren erreskatea jarrita, mahaigaineratutako egoera makroekonomikoko arrisku nagusia indarra hartzen ari den eremuaren bilakaera da, Txinarena bereziki, kontuan hartuz duela egun batzuk burtsan zer ezusteko izan zuen, haren balio-galera aldatzeko politika berria eta hazkunde-eredu berri baterako bere trantsizioak sortzen dituen zalantzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa