(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresako sektore publikoak duen zereginari buruzko hausnarketa-prozesu bat irekiko du asteazkena, 2015.eko irailak 2


Barkos Lehendakaria Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko (NEKP) administrazio-kontseiluaren buru izan da, eta korporazio horri gardentasun eta enplegu-kalitate handiagoa eman nahi zaizkio


Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (NEKP) 2015-2019 legealdi berrian egindako lehen administrazio-kontseiluaren buru izan da gaur arratsaldean. Enpresako sektore publikoak izango duen zereginari buruz Gobernuak hausnarketa-prozesu bat ireki nahi duela adierazi du bertan.

Barkosekin batera izan dira ere, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu, administrazio-kontseilu horretan Gobernuko ordezkariak izango diren Nafarroako Gobernuko hiru kideak: Nafarroako Parlamentuak beste hiru ordezkari izendatzeko ahalmena du, eta gainerako hirurak ospe handiko profesionalen artean izendatu daitezke.

Lehendakariak legealdiko lehen kontseilu honetan azaldu eta babestu ditu, Foru Gobernuari eusten dioten lau talde parlamentarioek lortutako programa-akordioak sustatu nahi dituen hiru neurriak, enpresako sektore publikoakri lotutako neurriak: gardentasun handiagoa NEKPko kontratazioan; bertako langileen lan-baldintzak finkatu eta hobetzea; NEKPari buruzko hausnarketa estrategikoko prozesu bat irekitzea eta enpresako sektore publikoak zer eginkizun duen.

Gaur egindako administrazio-kontseiluan, gainera, honako hau erabaki da: NEKPko finantza-zuzendari Cesar Esparza enpresa-taldeko behin-behineko koordinazioaz ardura dadila , harik eta zuzendari nagusi berri izendatzen den arte, kargu hori Jorge San Miguelek utzi ondoren, gaur arratsaldean ere hartutako neurria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa