(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua errefuxiatuak Foru Komunitatean hartzeko prest agertu da osteguna, 2015.eko irailak 3

Gobernuak Europako Batzordearekin eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko asmoa azaldu du Siriako krisiaren ondorioak arintzeko

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri duenez, Errefuxiatuentzako NBEko Goi Komisarioarekin (ACNUR) aztertzen ari da Siriako gatazka pairatzen ari diren Libano eta mugakide diren beste herrialde batzuetako errefuxiatuak Foru Komunitatera zuzenean iristeko aukera; xede horrekin, dagokion baimena eskatuko dio Espainiari.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, erakundeek krisi honetan dagokien erantzukizuna bere gain hartu behar dute; hala, Europako Batzordearekin nahiz Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko prest agertu da Europara iristen ari diren pertsonak berriz kokatzeko egokitu dakiokeen kuota hartzeko, Italia edo Greziaren bidez datozenak bereziki, bai eta mugakide diren herrialdeetako iheslari-esparruetatik (Libanotik, esaterako) zuzenean datozenak berriz kokatzeko ere, ACNURek kudeatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak ACNURekin lanean dihardu errefuxiatuak hartzeko.

Gobernuak zehaztu duenez, pertsona horiei guztiei, bai eta Espainiako onartutako kuotaren bidez Nafarroara hel daitezkeenei ere, laguntza-dispositiboek behar bezalako arreta emango diete indarrean dagoen legeriaren nahiz nazioarteko konpromisoen arabera. Horretarako, jadanik harremanetan jarri dira Nafarroan harrera-gaitasuna eta beharrezko baliabideak antolatzeko gaitasuna duten gizarte-erakundeekin.

Alde horretatik, Gobernuak Nafarroako gizartearen elkartasun eta konpromiso demokratikoa eskatu du mugiaraz dadin eta pertsona horiei harrera egokia egiteko elkarlanean aritu dadin, indarkeria eta gerraren biktima direnak, etorkizunean Foru Komunitatera heltzen direnean.

Horrenbestez, Europa jasaten ari den errefuxiatu-krisi hori ikusirik, Gobernuak bere jarrera publikoa agerian utzi nahi du , krisi horrek dituen inplikazio humanitario eta politikoengatik; "izan ere, Europako eraikuntza bera oinarritzen den funtsezko balio batzuk zalantzan jartzen hasi dira: zirkulaziorako eskubide librea, bertako kideen arteko elkartasuna, bakea bilatzea, demokrazia sustatzeko konpromisoa eta giza balioekiko errespetua".

Nafarroako Gobernuaren ustez, Europako erakundeen eta bertako estatukide batzuen erantzuna, "ez da izan Europako ate aurrean gertatzen ari diren gatazken larritasunaren parekoa; eta, gainera, haien ondorioei erantzuteko konpromiso humanitarioa eskasa eta berandu iritsi da".

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernua Espainiako Gobernuaren erreakzioarekin ez dator bat erantzunak emateko eta irtenbideetan konpromisoa hartzeko orduan; horregatik, beharrezkotzat jotzen du agerian uztea "ez dela hori Espainia guztian bizi garen herrietan nagusitzen den sentimendua".

Bestalde, zehaztu duenez, "ez da migrazio ekonomikoaren erregulazio-politikaz hitz egiteko garaia, egiturari gehiago dagokion beste dimentsio eta dinamika duena, baizik eta aterpea eta babesa emateko kontu bat da; gizarte demokratikoek oinarrizko giza eskubideen babesenan hartutako funtsezko konpromisoa da, nazioarteko legerian ondo finkatutako konpromisoa".

Azkenik, Nafarroako Gobernuak Europako erakundeei eta bertako estatukideetako gobernuei ondorengoa eskatzen die: inplikazio handiagoa izan dezatela bereziki gatazka beliko biolento eta odoltsuengatik kanpora joatera behartutako pertsonei arreta emateko orduan, Siriako gerran gertatzen den moduan, esaterako.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa