(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urrutiko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko eskaera-epea zabalduko da astelehenean osteguna, 2015.eko irailak 3


Erdi- eta goi-mailako bederatzi ziklotako 360 plaza eskaintzen dira guztira


Datorren astelehenean, irailak 7, 2015-2016 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko eskaera-epea zabalduko da, eta hilaren 11n amaituko. Erdi- eta goi-mailako bederatzi ziklotako 360 plaza eskaintzen dira guztira, hau da, berrogei plaza ziklo bakoitzean.

Urrutiko Lanbide Heziketako modalitate hori eskatutako titulazioren bat duten 20 urtetik gorako pertsonek egin dezakete, ikastetxe batean aurrez aurreko zati bat ere barnean hartzen duena.

Interesa duten pertsonek izena emateko fitxa www.navarra.es Izapideen Katalogoaren bidez aurkez dezakete edo ikasi nahi duten zikloa eskaintzen duen ikastetxeko idazkaritzan.

Eskainitako erdi-mailako zikloak honako hauek dira: Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak, eta Osasun Larrialdiak. Goi-mailakoak, berriz: Haur Hezkuntza, Turismoko Ostatuen Kudeaketa, Marketin eta Publizitatea, Industriako Automatizazio eta Robotizazioa, Zentral Elektrikoak, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa, eta Web Aplikazioen Garapena. Azken hiru horiek estreinakoz eskaintzen dira.

Abuztuaren 10eko NAOean argitaratutako Ebazpenean, gainera, eskaintzaren beste alderdi batzuk jasotzen dira, esaterako: onarpen-irizpideak, moduluak baliozkotzeko prozedura edo esperientzia egiaztatzeko sistema.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa