(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarren laguntza-eskaintzak zentralizatuko ditu errefuxiatuak hartzeko ostirala, 2015.eko irailak 4


948 012 012 telefono-zenbakira dei eginez edo navarra@navarra.es helbidera idatziz egin ahalko dira


immigrantea

Gazte immigrante bat.

Nafarroako Gobernuak bere herritarren arreta-telefonoaren bidez, 948 012 012 ( edo 012 telefono-zenbakia telefoniako tarifa finkoa ez dutenentzat: deiaren kostua 0,34 €+BEZa), edo navarra@navarra.es helbide elektronikoaren bidez zentralizatuko ditu herritarren laguntza-eskaintzak Siriako gatazkako errefuxiatuak hartzeko, datozen asteotan Foru Komunitatera heldu daitezkeen errefuxiatuak. Operatibo guztirako Espainiako Gobernuaren baimenak behar direla kontuan hartuta, une hauetan pertsona horiek noiz iritsiko diren ezin da jakin.

Atzo eguerdian Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren berri jakin zenetik, Nafarroako familia asko prest agertu dira gerra nahiz miseriatik ihes egiten ari diren pertsona horiei arreta emateko lan horretan laguntza emateko. Aipatutako erabaki horren arabera, Foru Komunitatea Gobernu Zentralaren zerbitzura jarri da errefuxiatu horien harrera berehala aktibatzeko.


Lehen une horretan, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak uste du harrera antolatzeko orduan,  lehentasuna Foru Komunitateko edozein tokitan etxebizitza hutsak izatea dela, eta etxe horiek baldintza onetan egotea errefuxiatuen familia osoak bertan egon daitezen. Gainera, interesgarria ikusten du Nafarroan bizi diren eta arabieraren ezagutza aurreratua duten pertsonen zerrenda bat izatea, aterpean hartutako jendearekin komunikazioa hobetze aldera.

Herritarren laguntza eta elkartasuna bideratzeko neurri horrekin batera, Nafarroako Gobernuak honako hau gehitu du: datozen asteotan iritsitako errefuxiatuentzako arreta eraginkorra bideratuko duten GKE nahiz gizarte-erakundeekin mahai bat abian jartzea.

Nafarroako Gobernuak eskerrak eman nahi dizkie dagoeneko errefuxiatu siriarren familiak duin hartzeko interesa eta laguntza eskaini duten pertsona guztiei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa