(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak esnegintzarekin laneko mahai bat deituko du krisiari irtenbideak bilatzeko ostirala, 2015.eko irailak 4


Ekoizleek jasotzen duten esne-prezioa hobetzeko neurriak hartzea babesten du


Nafarroak esnegintzarekin laneko mahai bat deituko du krisiari irtenbideak bilatzeko, eta ekoizleek jasotzen duten esne-prezioa hobetzeko neurriak hartzea babesten du.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek, Komunitate Gaietarako Nekazaritza Politikako Kontsulta Kontseiluan parte hartu ondoren atzo Madrilen, baloratu du "Ministerioko arduradunek iragarritako neurriak egungo esne-krisiak eskatzen duen premiazko egoerari ez zaizkiola egokitzen, esaterako: ekoizpeen erakundeei babestea, elikadura-kateko funtzionamendua sustatzea eta hobetzea, berez oso zorpetuta dagoen sektore bati kredituak ematea, eta laguntza-neurriak Landa Garapeneko Programen bidez ematea edo Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB)% 50 aurreratzea urriaren 16an.

Alde horretatik, aipatu behar da Nafarroako esnegintza, Espainiako gainerako lekuetan bezala, defizitarioa dela. Foru Komunitatean estrategikotzat jotzen da, ekonomian duen garrantziagatik, nahiz lurraldeko elementu egituratzaile modura jokatzen duen funtsezko paperagatik; izan ere, ustiapenen % 80 baino gehiago mendialdean edo gune kalteberan dago.

Gainera, Elizalde kontseilariak Ministerioak behi bakoitzeko proposatutako 300 euroko gutxieneko laguntza zalantzan jarri du; Gaztela-Leon, Kantabria eta Galiziako ustiapenetarako laguntza da bereziki, beste lurralde batzuetan prezioek behera egitea eragin dezaketela-eta.

Europako jarrerari dagokionez, kontseilariak "onartezintzat" jo du Nekazaritzako komisario Phil Hogan-en jarrera, gurin eta esne-hautsarako esku hartutako prezioak igotzeko eskaerak "eskaintzaren beharrezko doikuntza" atzeratuko zuela esatean. Elizalderen aburuz, adierazpen horiek eta esne-kuotak kentzeak eragindako ekoizpenaren arautze ezak, esnegintzaren estalitako berregituratze bat iradokitzen dute, Bruselatik sustatuta.

Gaur egun, Nafarroan dauden 192 ustiapenak ekoizpen-kostuaren azpitik saltzen ari dira. Nafarroako abeltzainek jasotzen duten prezioa 0.28-0.32 zentimo/litroko da; Ministerioak kalkulatutako ekoizpenarena, berriz, 0.34 zentimo/litroko da. Alde horretatik, Elizaldek adierazi du, egungo joerari eusten bazaio, Nafarroako esne-ustiapenen egoera "eutsiezina" izango dela epe laburrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa