(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Espainiakoari errefuxiatu siriarrentzako zuzeneko birkokatzeak aktibatzeko eskatuko dio astelehena, 2015.eko irailak 7


EBak Espainiari emandako kuotaren artetik Foru Komunitateari dagokion iheslari-kopurua berehala hartzeko prest azaldu da berriz ere


emigrantea

Gazte emigrante bat.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra Madrilera joango da astearte honetan Immigrazioaren Konferentzia Sektorialaren aparteko deialdian parte hartzeko. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak deitu du, Siriako gatazkako errefuxiatuen harrera antolatzeko gai bakarrarekin.

Nafarroako Gobernuak iragan ostegunean jadanik Gobernu Zentralaren aurrean prest agertu zen errefuxiatuen harreran laguntzeko, eta Gobernu Zentralak nahiz Europako erakundeek krisi humanitario horri aurre egiteko erabilitako aitzakiak ikusirik, kritika politikoa egin zuen.

Laparra lehendakariordearen ustez, Konferentzia Sektoriala "berandu eta Espainiako Gobernuak hartutako konpromiso urriekin" dator, eta azpimarratu du, aldiz, "herritarrek, toki-erakundeek eta autonomia erkidegoek konpromiso solidario argia" erakutsi dutela; egoera horrek Gobernu Zentrala "fitxa mugitzera" eraman du.

Astearte honetako hitzorduan Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan, Nafarroako Gobernuak Foru Gobernuari berriz ere agertuko dio EBak azkenean Espainiari emandako kuotaren artetik Foru Komunitateari (biztanleria-kuotaren arabera) dagokion iheslari-kopurua berehala hartzeko prest dagoela, Foru Gobernuak iragan ostegunean adostutako baldintzetan. Baina, gainera, Miguel Laparrak Gobernuari ondorengoa eskatuko dio: Europara heldutako errefuxiatu-oldeari irtenbidea emateko premiazko neurri horrekin batera, egiturazko neurri modura eta Nazioarteko Zuzenbidearekin bat etorriz, egun ACNURen errefuxiatuen esparruetan kokatutako Siriako gatazkako errefuxiatuak birkokatzea aktiba dadila, nazioarteko erakunde horrekin hitzarmen bat eginez.

Toki-erakunde eta GKErekin lan-mahaia eta herritarren laguntza

Nafarroako Gobernuak, astearte honetan Gobernu Zentralak errefuxiatu siriarren krisiari dagokionez zer erabaki hartuko dituen jakin ondoren, Foru Komunitateak azkenean hartuko dituen iheslarien zuzeneko laguntza bideratzeko eragileak deituko ditu aste honetan bertan. Hala, errefuxiatu-talde horri arreta emateko interesa azaldutako udalekin eta gizarte-zerbitzuetako mankomunitateekin lan-mahaiak deituko ditu, eta gauza bera egingo du alor horretan esperientzia duten gobernuz kanpoko erakundeekin.

Gainera, Nafarroako Gobernuak foruko herritarrei gogora ekarri die epeak zabalik segitzen duela banaka edo taldeka etxebizitzak eskain ditzaten datozen asteotan Nafarroara helduko diren errefuxiatuak bertan sartzeko, bai eta arabiera eta gaztelaniaz dakiten pertsonena ere; azken horiek harrerako lehen asteetan iritsi berriak direnentzako interprete-lanak egingo dituzte. Xede horrekin, beren eskaintzak aste guztian zehar herritarren arreta-telefonoan egin ahalko dituzte, 948 912 012 (edo 012 telefono-zenbakira telefoniako tarifa finkoa ez dutenentzat: deiaren kostua 0,34 €+BEZa), eta baita navarra@navarra.es helbidera ere.

Herritarren laguntza eskatzeko Nafarroako Gobernuaren deia egin eta handik 48 ordura eta kontuan hartuz asteburuan herritarren arreta-telefonoa ez dagoela martxan (posta elektronikoz igorritako eskaintzak baino ez dira jaso), gaur, astelehena, 8ak arte 100 pertsona baino gehiago harremanetan jarri da Nafarroako Gobernuarekin bere laguntza eskaintzeko.


Foru Gobernuko teknikariak eskaintza bakoitza gauzatzeko lanean ari dira, eta lortu nahi den xederako eskaintza bakoitzaren egokitasuna aztertzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa