(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Ebroko Plan Hidrologiko berriaren aurka agertu da astelehena, 2015.eko irailak 7


Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (EKH) Ur Kontseiluan izandako parte-hartzean, baliabideen iraunkortasuna bermatuko duten neurriak hartzea eskatu zuen


Nafarroako Gobernuak 2015-2021eko Ebroko Plan Hidrologiko berriaren aurka agertu da; aldi berean, baliabideen iraunkortasuna bermatuko duten neurriak hartzea babestu du.

Jarrera hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguer-ek defendatu zuen Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (EKH) Ur Kontseiluan Foru Gobernuak izan zuen ordezkari modura (Zaragozan egin zen iragan astean).

Jarrera hori Nafarroako Gobernuaren Programa Akordioa 2015-2019an jasotako neurrietatik ondorioztatzen da. Hark ibai, laku, hezegune eta akuiferoen kudeaketa integratu eta iraunkorra babesteko asmoa zehazten du, Uraren zuzentarau markoarekin eta Uholdeen Zuzentarauarekin bat etorriz. Gainera, Nafarroako Gobernuak hondakin-urak arazteko sistema publikoen funtzionamendua ikuskatzea babesten du, bai eta aire nahiz uren kalitatearen ikuskapen zein ingurumen-kontrola hobetzea ere.

Akordioan jasotako neurri zehazten artean, Gobernuak Esako urtegiaren suspertzea etetea babesten du, izan daitezkeen aukerako beste irtenbideei buruzko eztabaida bat zabalduz; Riomayor urtegia egikaritzeko proiektua aztertzea Allon, inguruko nekazarien aurkakotasunari erreparatuz; eta baliabide hidrologikoen azterketa bat eskatzea Valdegako akuiferoen ustiapen-proiekturako (Estellerria).

Gainera, Gobernuak foro honetan adierazi zuen Plan Hidrologikoak aurrezteko neurriak eta hornidura, saneamendu eta ureztatzeko sistemen eraginkortasunaren hobekuntza jaso beharko zituela, eta erauzte nahiz isurien eragina murriztearen aldeko apustua egin beharko zuela. Gainera, gizarte-partaidetza eta administrazioen arteko lankidetza sustatzeko beharra azpimarratu zuen. Alde horretatik, aipatu behar da plan berrian Ebro igarotzen den bederatzi autonomia erkidegoetatik lau aurka agertzen direla.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa