(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urdaila babesteko botikak, Nafarroan gehien errezetatzen direnak asteartea, 2015.eko irailak 8


2014an ia 1 milioi ontzi errezetatu ziren, 7 milioi bat euroko kostuarekin


Urdaila babestekoak, gehien errezetatzen diren botikak.

2014an guztira 997.736 botika-ontzi errezetatu ziren urdaila babesteko ultzerak eta aparatu digestiboko beste patologia batzuk tratatzeko; Foru Komunitatean gehien errezetatzen diren botikak dira beraz, eta haien atzetik datoz analgesikoak eta sukar-kontrakoak, 775.556 ontzirekin.

Kolesterola murrizteko botikak eta antsietaterako errezetatutako botikak eta lasaigarriak 3. eta 4. postuan daude, 725.867 eta 555.276 ontzirekin, hurrenez hurren. Gehien errezetatutako botiken zerrenda osatzen dute: antiinflamatorioek, plaketen eransgarrien aurkakoek (iktus, bularraldeko angina edo prebentzioko miokardioko infartuan erabilitzen direnak), hipertentsioaren aurkakoek eta bihotzeko gutxiegitasunerako botikek, eta hipnotiko modura erabilitakoek. Guztira, 2014an Nafarroan 11.463.758 botika-ontzi errezetatu ziren.

134 milioiko farmazia-gastua 2014an

Farmaziako prestazioko gastua 138.549.137 euro izan zen 2014an, hau da, % 4,2 igo da; 2013an, 153.329.485 euro zen. 2010. urtetik aurrera, gastuak beheranzko joera zuen (2010, -% 2,5; 2011, -% 6,9; 2012, -% 12,1; 2013, -% 6,3), gastuari eusteko arau-neurriak sartu izanagatik (botiken prezioen jaitsiera, fakturetako deskontua, erreferentziazko prezioak, kopagoa) eta botiken zentzuzko erabilera sustatzeko neurriengatik (printzipio aktiboagatik errezetatzea eta botika generikoak ematea, errezeta elektronikoa sartzea eta errezetatzen laguntzeko tresnak, besteak beste). 2014ko igoera "kopago"-aren efektua desagertu delako azaltzen da, eta hazteko dagoen joeragatik eusteko neurri berririk ez dagoelako.

158.606.716 euroko farmazia-gastuarekin (Osasunbideko gastua eta erabiltzaileen ekarpena barne), zenbatekoei dagokienez lehen postua diabetesa (I eta II) tratatzeko erabilitako botikei dagokie, ondoren EPOCerako errezetatutakoei (birikak oztopatzen dituen gaitz kronikoa), 7.170.416 eurorekin, eta kolesterola murrizteko erabilitakoei (7.030.758 euro). Digestio-ultzeren aurkako botikak (6.939.019 euro) laugarren postuan daude, epilepsien aurkakoak, min neuropatikoen aurka ere erabilitakoak bosgarrenean, 6.781.609 eurorekin, eta depresioaren aurkakoak seigarrenean (4.877.837 euro). Gastu handieneko botiken zerrenda antipsikotikoekin osatzen da (3.823.499 euro); hipertentsioaren aurkakoekin eta bihotzeko gutxiegitasuna tratatzeko botikekin (3.752.903 euro) eta heparinekin (gaixotasun tronboenbolikoa prebenitzeko ebakuntza izan behar duten eta ohean dauden pazienteetan).

2014an emandako 11.463.758 ontzietatik, 5.032.005 botika generikoak dira, hau da, % 43,89, 2013an zegoen antzeko portzentajea (% 42,74), baina 2010ena zegoena halako bi (% 21,95).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa