(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014an Nafarroan herritarrek kontsumitzeko egindako ur-kontrolek kalitate handiko bermea adierazten dute asteartea, 2015.eko irailak 8


Iaz egindako azterketen % 92k jendeak kontsumitzeko uren emaitza ona izan zuen


haurra ura edaten

Haur bat iturri batetik ura edaten.

Iaz, Nafarroako ur-kalitatea egiaztatzeko egindako azterketen emaitzen arabera, % 92 herritarrek kontsumitzeko ona zen. Ur-kalitatearen kontrol horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egiten ditu, bai eta horniduraren kudeatzaileak diren mankomunitate eta udalek ere.

Zehazki, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, bertako laborategian 10 biztanle baino gehiagoko Nafarroako udalerri guztietako 1.629 ur-lagin aztertu ziren; haietatik % 88,7 herritarrek kontsumitzeko ona zen, % 11,3 berriz, ez, ur-kalitatearen parametroren bat ez betetzeagatik. Guztira, kontrolatutako instalazioetako titularrei emaitzak baloratzeko eta haiek jakinarazteko 1.651 osasun-txosten egin ziren.

Jendeak kontsumitzeko urak kalterik ez egiteko bermea –edateko, etxeko erabilerarako, elikagaiak ekoizteko edo aisialdiko helburuetarako– garrantzitsua da osasun publikorako. Gure ingurunean ohikoak ez badira ere, kutsatutako urak gaixotasunak sor ditzake, kolera, disenteria edo "A" hepatitisa, esate baterako. Gainera, uraren kutsatzaile batzuk kalteak eragin ditzake osasunean epe luzera.

Horregatik, ur-kalitateari lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten arau asko dago, eta oinarrizko araua otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretua da; haren bidez, jendeak kontsumitzeko ur-kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen dira.

Araudi horren eskaerak betez, gure Foru Komunitatean azterketa asko egiten dira, eta haien emaitzak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Ministerioaren mendeko Kontsumoko Uren Sisatme Nazionalera (SINAC) helarazten dira. Estatu guztian herritarrek kontsumitzeko ur-kalitatearen informazioa jasotzen da bertan. Datu-base horrek herritarrarentzako informazioa jasotzen du eta, hari esker, ur-kalitateari buruzko informazioa kontsulta daiteke, bere joan-etorrietan bisitatzen dituen udalerrietakoak barne. Adierazi denez, Nafarroari buruz SINACek duen informazioaren arabera, 2014. urtean egindako azterketen % 92k "emaitza ona eman zuen herritarrek kontsumitzeko".

Iturritik kanilara bitarteko kontrola

Ura edateko ona dela bermatzeko egindako kontrolak zenbait jarduera jasotzen ditu, iturritik kontsumitzailearen kanila arte joaten dena. Ur bat jendeak kontsumitzeko horniduran sartu aurretik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak iturburuetara, azalerako uraren ibileretara, urtegietara… joaten dira ur-lagin bat hartu eta laborategian aztertzeko. Lagin bakoitzetik azterketa sakona egiten da, eta emaitzak teknikoki baloratzen dira uraren kalitatea eta eman behar zaion gutxieneko tratamendua erabakitzeko eta herritarrek kontsumitu ahal dezaten. Jendeak kontsumitzeko uraren gutxieneko tratamendua desinfekzioa da, klorazio bidezkoa normalean. Izan ere, tratamendu horren egokitasuna egiaztatzeko, hornidura-sistemen kudeatzaileek eta institutuak 46.323 kloro-neurketa baino gehiago egin zituen 285 udalerritan banatuta.

Ur bat edateko ona ez denean, arrazoiak ikertu eta neurri zuzentzaileak hartzen dira ur-kalitatea normalizatzeko. Neurri zuzentzaileak aplikatuta daudenean, egoeraren normalizazioa egiaztatzen da beste lagin bat eginez laborategian aztertu ahal izateko.

Azterketen emaitzen arabera, honako hau ondoriozta daiteke: eredu mankomunatuaren abantailak bistan daudela ur-horniduraren zerbitzua kudeatzeko orduan. Izan ere, mankomunitate batek hornitutako udalerrien ur-kontrolen emaitzak herritarrek kontsumitzeko portzentaje handienekoak dira; % 97,3, zehazki eta % 86,1 mankomunatu gabeko hornidura duten udalerrietan.

Kutsatzaileen kontrola arriskuko guneetan

2014an, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak uraren berariazko kutsatzaileen kontrol-programa bat garatu zuen kutsatzeko arrisku handiagoa dagoen guneetako ur-hornidurako sistemetan. Programa horren esparruan, 322 lagin lortu ziren.

Lagin horietako kontrolatutako kutsatzaileen barnean ondorio negatiboak dituzten desinfektatzeko azpiproduktuak erabakitzea sartzen zen, trihalometanoak, kloritoak, kloratoak eta bromatoak, esaterako; nekazaritzan erabilitako produktuak, herbizidak, adibidez; eta toxikologian garrantzia duten metalak, aluminoa, artsenikoa, kadmioa, burdina, manganesoa, nikela, beruna eta antimonioa, esaterako. 2014an eskuratutako 322 lagin guztien emaitzak gizakiek kontsumitzeko ezarritako mugen barnean zeuden.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa