(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoak Londresko National Gallery-ri Goyaren “El Marqués de San Adrián” erretratua maileguan eman dio osteguna, 2015.eko irailak 10


"Goya: the portraits" proiektuaren barnean izango da, eta bertan artistaren 70 bat obra erakutsiko dira lehen-mailako nazioarteko erakusketa batean


“El Marqués de San Adrián”, Francisco de Goyaren obra. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Francisco de Goyaren obra den "El Marqués de San Adrián" erretratua maileguan ematea baimendu du, urriaren 7tik urtarrilaren 10era Londresko National Gallery-n erakusgai jartzeko. Prado museoak Goya: the portraits izeneko proiektu honetan ere kolaboratzen du, eta artistaren 70 bat obra erakutsiko ditu lehen-mailako nazioarteko erakusketa batean.

Nafarroak emandako koadroa pintoreak egindako gorputz osoko erretratu berezienetako bat da, adituen ustez. Goyak 1804an egindako 232,3 x 149,5 zentimetroko oihal gaineko olio-pintura da.

Londresko National Gallery-k interes handia agertu du duela hilabete batzuetatik obra hori eskuratzeko, eta hura garraiatzeko segurtasun nahiz kontserbazioko baldintza egokiak bermatzen ditu. Baimena berriki eman da, 2014ko martxoaren eta 2015eko ekainaren artean zenbait aldiz egindako eskaerari ezezkoa eman ondoren.

Gaur egun, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak mailegu hori onartzea erabaki du; izan ere, National Gallery-rekin eta Prado museoarekin elkarrizketak hasteko eta lankidetza-harremanak hasteko aukera ematen du.

Erretratuak 2008an irten zuen estreinakoz Nafarroatik, Pradoko museo nazionalak sustatutako "Goya en tiempos de guerra" erakusketaren barnean sartu zutenean. Data horietan Madrilgo museoko Zaharberritze Arloak eta Dokumentazio Teknikoko Gabineteak egindako txosten tekniko batek erretratua egoera onean dagoela berresten du.

Egun hartutako erabakia dokumentu horiek babesten dute, bai eta obra hori maila horretako erakusketa bati emateak Nafarroari eragiten dion ohore eta ospeak ere (urtean sei milioi bisita jasotzen dituen zentro batean). Prado museoko zuzendari Migel Zugazak azken asteotan laguntza eman du kudeaketak behar bezala amaitu zitezen.

San Adriángo Markesaren erretratua

José M.ª de Magallón y Armendáriz, San Adriango V. Markesaren erretratu bat da, naturalean pintatuta, eta 1802an Espainiako Handitasuna titulua lortu zuen noble nafarra izan zen. Aragoiko pintoreak erretratu gehien egindako garai bateko obra da (1803-1806), Madrilgo Gortean izan zuen arrakasta ikusirik.

Jarrera konbentzional baten atzean, gizon harro bat nabari daiteke eta, aldi berean, atsegina, Goyak bere pertsonaien gainean egiten zuen erabateko bereganatze psikologikoaren adibide argia izanik. Erretratuak ehiztaria eta irakurketarako zalea batzen ditu, eta horrek pertsonaiari dotoretasuna ematen dio.

Aurpegiaren adierazkortasun handia eta edertasun kromatikoa azpimarratzen dira, arropen kalitatea eta ondo egindako konposizioa (konposizio horretan, hondoko argi-ilunen gaineko elementuak nabarmentzen dira), bai eta mahuketako toki batzuetan ikus daitezkeen zirriborroen traza inpresionistak ere.

Francisco de Goya y Lucientesek Barrokoaren eta Erromantizismoaren artean pintatu zuen. Bere bizitza luzean zehar, askotariko estilo artistikoak nola garatzen ziren  ikusi zuen, eta haren pinturan, originala izan arren, XVII eta XVIII. mendeetako artista veneziar, frantses eta flamenkoen eragina suma daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa