(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako finantzaketa eskatuko duen proiektu bat lantzen ari dira Nafarroako Pirinioetako hegaztiak behatzeko  osteguna, 2015.eko irailak 10


3 milioi hegazti ikusi dira azken bost urteotan Auritzeko Lindus muinotik, haren altuera eta kokapen geografikoagatik hegaztien pasabiderako estrategikoa den puntua


hegaztiak

Hegaztien migrazioa. ( irudia handitu )

Azaroaren erdialdera arte, urtero errepikatzen den fenomeno natural hori ikus daiteke. Europako herrialde guztietatik datozen 80 hegazti-espezie inguru ikus daitezke Nafarroako Pirinioetan.

Jakina denez, beren hazkuntza-kuarteletan uda igaro ondoren, hegaztiek Iberiar Penintsulako hegoaldera eta Afrikara joatea aukeratzen dute negua igarotzeko. Hegoaldean, hegaztiek babesa, janaria eta bizirauteko klima egokia topatzen dute. Baina negua amaitzen denean, hegaztiak Penintsula iparraldera edo Europara itzultzen dira kumeak hazteko eta, askotan, habia berberera ere.

Lindusko muinoa puntu estrategikoa da migrazio-pasabiderako hark duen altuera eta kokapen geografikoagatik. Hegazti asko egoteak eta haiek dituzten ezaugarriek paraje hori hegazti harrapari nahiz beste planeatzaile batzuk gehien ikusten diren Europako gune bihurtu da udazkeneko migrazio-aldian (ezteien ondoren).

Pirinioak zeharkatzen dituzten hegaztiak aztertuz, espezien Europako populazioak nola dauden, horri buruzko erreferentziak jasotzen dira, esaterako: miru gorria, beltza, zikoin txuria, kurrilo arrunta, pagausoa… Europa osotik etorritako 80 espezie dira udazken bakoitzean ikusten uzten direnak behatoki-puntu horretatik. Harrapari migratzaileeen % 85 baino gehiagok puntu hori zeharkatzen dute.

3 milioi hegazti baino gehiago igaro dira azken 5 urteotan Lindustik

Lindus jadanik ezaguna zen Nafarroako hegaztien ornitologo eta zaleen artean , bai eta Organbidexka Col Libre elkarte frantsesaren artean ere; azken horrek urte asko daramatza inguru horretako hegaztien migrazioa behatzen eta aztertzen. 2010. urtetik aurrera, ordea, hasi zen sistematikoki garatzen Lindus Proiektua `Hegaztien migrazio-behatokia Bide Atlantikoan´ eta, hari esker, 3 milioi hegazti baino gehiago kontabilizatu dira muin horretatik pasatzean.

Izan ere, Nafarroako Ingurumenaren Kudeaketa (GAN) enpresa publikoaren bidez Nafarroako Gobernua lankidetzan aritu den proiektu hori, 2007-2013 aldian Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen barnean (POCTEFA) izan zen, eta Europar Batasunak % 65ean kofinantzatu zuen EGEFen funtsekin. Gainerakoa Nafarroako Gobernuak eman zuen eta, Frantziako aldean, Conseil Régional d’Aquitaine-k (Akitaniako Eskualdeko Kontseilua), Conseil Général des Pyrénées Atlantiques-ek (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra) eta Direction Régionale de l’Environnement, de l’Aménagement et du Logement d’Aquitaine-k (Akitaniako Ingurumen, Plangintza eta Etxebizitzako Zuzendaritzako Eskualdeko Zuzendaritza).

Azken bi urtetotan (jadanik Europako finantzaketarik ez du izan), hegaztien migrazioa uztailaren 20tik azaroaren 15era jarraitu da Lindusen Nafarroako Gobernuaren eta Ligue pour le Protection des Oiseaux (LPO) hegaztiak kontserbatzeko Frantziako GKEren artean partekatutako lanaren bitartez.

Abuztuan eta irailean ornitologo profesional batzuk izaten dira mendian, eta haiek hegazti migratzaileeen kontaketa egiten dute Lindus eta Tornako mendietatik. Profesionalak eguneko argi-ordu guztietan izaten dira mendian, migrazio-bide hori aukeratzen duten hegaztiak identifikatuz eta zenbatuz Europa iparraldeko negu hotzetik ihesteko.

LINDUS proiektuak ingurumen-sentsibilizazioko eta behatzaile berrientzako eskola bihurtu nahi du ere. Horregatik, eta kontatzeko lanetan lagunduz, mendiko zeregin guztietan laguntzen duten ingurumen-boluntarioek parte hartzen dute. Oraingoz, 6 herrialde eta 10 autonomia erkidegoetako boluntarioek parte hartu dute.

Klima-aldaketaren aurrean hegaztiek dituzten jokabide berriak

Urteak aurrera egin ahala, datu gehiago daudenean, klima-aldaketak hegazti migratzaileetan zer eragin duen jakin ahalko da, eta hegaztien migrazioa klima-aldaketari lotutako adierazle modura erabili ahalko da.

Aipatu behar da hegazti migratzaileak beren ibilbideak nahiz pasatzeko datak aldatzen ari direla tenperatura-aldaketak tarteko. Espezie batzuk ere migratzeari utzi diote.

Hegaztien migrazioa ikusteko Lindusko muinora joateko interesa duten guztiek Ibañetako mendatetik egin dezakete, Orreagan; han, ezkerraldetik asfaltatutako pista bat abiatzen da, eta 3 kilometroko bidea osatu ostean muinora heltzen da.

2 ordu inguruko oinezkoen paseo bat ere egin daiteke Auritzeko udalerritik abiatuta (Auritz-Xuringoa-Lindus).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa