(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 652.056 euroko diru-laguntza emango du Nafarroako 18 upategien inbertsio-proiektuetarako ostirala, 2015.eko irailak 11


Enpresaren errendimendu orokorra eta lehiakortasuna hobetzeko tratamenduen instalazioetarako, ardogintzako azpiegiturarako eta merkaturatzeko diru-laguntzak dira


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, 652.056 euroko diru-laguntza emango du Nafarroako 18 upategik aurkeztutako inbertsio-proiektuetarako.

Diru-laguntza mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko 2014-2018 aldiko Laguntza Programaren barnean sartzen da, 2014an aurkeztutako eta onartutako inbertsioei dagokienak, eta orain diru-laguntza FEAGA 2015 ekitaldiaren kargura jasoko dute. Funts horien 2015erako hasierako diru-kopurua 1.380.217,81 euro da.

Upategi onuradunak, hurrenkera alfabetikoaren arabera, honako hauek dira: Roberto Antón Agirre, Rioja Vega SA, Barón de Ley SA, Bodegas Ochoa SA, Bodegas Príncipe de Viana SL, Inurrieta SL, Asensio viñedos y bodegas SL, Manzanos Enterprise SL, Comercializadora de uva y vino de Navarra SL, Bodegas Viña Magaña SL, Bodegas Valcarlos SL, Bodegas y viñedos Alzania SL, Bodegas San Gregorio Sociedad Cooperativa, Bodega Cirbonera Sociedad Cooperativa Limitada, Bodega Cooperativa San Francisco Javier, Bodega Cooperativa San Martín, Sociedad Cooperativa Nequeas, eta Laderas de Montejurra SL.

2014an onartutako 18 proiektuetatik 6 urte anitzekoak eta 12 urtekoak dira. Gainera, 3 proiektu enpresa txiki eta ertainak diren erakundeetakoak dira eta 15 erdi-mailako enpresatakoak. Enpresa txiki eta ertainen izaera duten erakunde onuradunek % 40ko diru-laguntza jasotzen dute, eta erdi-mailakoek, berriz, erdia, hau da, FEAGA laguntzaren % 20.

Diruz lagundutako jarduerak

Enpresaren errendimendu orokorra eta lehiakortasuna hobetzeko tratamendu-instalazioetan, ardogintzako azpiegituran eta merkaturatzean egindako inbertsioetarako laguntzak dira.

Ekoizpena, kalitate-kontrola eta merkaturatzeko hobetzeko jarduerak ere barnean hartzen dituzte, bai eta ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea ere upategi, hotz-ganbera, kalitate-kontrolerako laborategien azpiegituretarako…; makina eta ekipamendu berriak mahatsa transformatzeko, hartzidurarako, ontziratzeko, hondakin-urak kudeatzeko, kalitate eta trazabilitateko sistemak ezartzeko, merkaturatzeko sareak garatzeko, logistikarako...

Gainera, laguntza horiek jasotzearen mende daude produktu, prozedura eta teknologia berriak garatzeko gastuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa