(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eta Iruñeko alkateak erakundeen arteko koordinazioa indartzeko beharra azpimarratu dute astelehena, 2015.eko irailak 14


Lehen bilera egin dute biek gaur goizean Nafarroako Jauregian


Barkos Lehendakariak Iruñeko alkatearekin egindako bilkura.

Barkos Lehendakaria Iruñeko alkate Joseba Asironekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Iruñeko alkate Joseba Asironekin bildu da gaur goizean, eta bertan, alde batetik, bi erakundeak koordinatzeko beharra azpimarratu dute, eta bestetik, komunikatzeko bideak zabaltzeko beharra finantzaketan edo azpiegituretan, esaterako. Gobernuko Lehendakariak Foru Komunitateko udal ordezkari nagusiekin egin nahi dituen bileretatik lehenengoa izan da gaurkoa.

Bi ordezkariak bat etorri dira foruzaingoaren eta udaltzaingoaren arteko harremana indartu egin behar dela esateko orduan. Iruñeko saltoki txikiak suspertzeko ere elkarrekin lan egiteko beharra dagoela esan dute, eta proiektua estrategikoak partekatu behar direla ere Nafarroako hiriburuko erdigunea suspertzeko.

Bilkura hasi aurretik, Uxue Barkosek aipatu du plazer handia zela Iruñeko alkatea hartzea, eta azken horrek azpimarratu du gai asko partekatzen dituzten bi erakunde garrantzitsuetako ordezkarien arteko bilkura zela, ezagutzen eta estimatzen diren bi pertsonen artean egindakoa.

Barkos Lehendakariarentzat, erabaki politikoak hartzea ez da Gobernuaren kontua bakarrik izan behar, baizik eta Parlamentuaren eta udal ordezkarien lankidetza ere izan behar du. Alde horretatik, udal mapan gertatutako iraulketa garrantzitsuari erreferentzia egin dio, bai eta harremanak izateari ere elkarrekin erronkei aurre egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa