(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eragileek esnegintzako lan-mahaiari emandako erantzunaren balorazio oso positiboa egin du Foru Gobernuak astelehena, 2015.eko irailak 14


Elizalde kontseilaria ekoizleekin, prozesatzeko industriarekin eta banaketarekin bildu da gaur goizean krisiari aurre egiteko


Elizalde kontseilaria Nafarroako esnegintzako ordezkariekin bildu da. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek oso balorazio positiboa egin du eragileek gaur goizean eratutako esnegintzako lan-mahaian emandako erantzun eta partaidetzari buruz, esnegintzako egiturazko krisiari irtenbide bat emateko asmoz.

Industriako abeltzain, banatzaile eta ordezkariek nahiz Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak parte hartu dute bilkuran, eta Nafarroako Gobernuak deitu du elikagaien balio-katea osatzen duten eragileen arteko elkarrizketa sustatzeko nahiz errazteko –ekoizleak, industriala eta merkataritzako banaketa–.

Alde horretatik, Elizalde kontseilariak azpimarratu du ere, parte-hartzaileek marko horrenganako prestutasun handia erakutsi dutela; izan ere, era honetako prozesuek zailtasun handiak dituztela jakin arren, deitutako mahaian lan egiten jarraitzeko erabakia hartu dute.

Gainera, adierazi du Nafarroako esnegintzak bizi duen egungo krisia ikusirik, Foru Komunitateko 192 ustiapenen bideragarritasuna arriskuan dago. Arrazoi hori dela tarteko, eta Komunitateko Gaietarako Nekazaritzako Politikako Kontsulta Organoan parte hartu ondoren eta Batzordeak eta Ministroen Kontseiluak iragarritako neurriak zein diren jakin ondoren, lan-mahai hau deitzea egokitzat jo da Nafarroarako estrategikoa den sektore baten gainean: estrategikoa ez soilik ikuspegi ekonomiko batetik begiratuta, baita lurraldea antolatzeko elementu gisa begiratuta ere, ustiapen gehienak landaguneetan baitaude, mendialdean bereziki.

Banakako bilerak

Erabaki dutenaren arabera, jarritako helburuetan oinarri duen lan-programa zehatza ezartzea geratzen da aurretik; beraz, mahaiaren hurrengo ohiko bilkura baino lehen, Departamentua banaka bilduko da azpisektore bakoitzeko ordezkariekin (ekoizleak; industria/prozesadoreak; eta banaketa) datorren astetik aurrera, eta bilera horietan Gobernuko beste Departamentu batzuei parte hartzeko gonbita luzatuko zaie.

Batzordeak eta Ministroen Kontseiluak proposatutako neurriei dagokienez, bertaratutakoak ados agertu dira neurriak ez direla nahikoak aitortzean; gainera, haietako zenbaitek kontrako efektuak eragin ditzakete esnearen prezioan; halaber, lanean jarraitzeko beharraz hitz egin dute aldeen artean akordioak bilatzeko sektoreari egonkortasuna emate aldera.

Kontseilariak bilkuran parte hartu dutenei helarazi die, irtenbidea ekoizpen, banaketa eta industriako sektoreko eragileen arteko adostasun eta akordioetan bilatu behar dela, prezioei dagokienez egoera egonkor bat bermatzeko helburua izango dutenak; hala, kate guztirako izango zen onuragarria, hau da, egiturazko arazo bati irtenbide integrala eman behar zaio.

Bilkuran honako hauek parte hartu dute: Fermín Irigarai eta Pablo Iribarrenek (EHNE); Iñaki Mendioroz eta Miren Belatek (UAGN); Juanma Garro eta Patricia Zigandak (Lacturale); Fernando Iturralde, Alejandro Eslava, Jaime Salcedo eta Santiago Ortegak (Kaiku Elikagai Korporazioa); Antonio Lópezek (Carrefour/ANGED); Anabel Zariquieguik (Eroski); Joaquín Aranak (Mercadona); haiekin batera, Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendari Miguel Angel Martínez eta Animalia Ekoizpeneko atalburu Agustín Poblador-ek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa