(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

% 10 igo da behar ekonomiko larria duten ikasleentzako laguntzen zenbatekoa asteartea, 2015.eko irailak 15


Nafarroako Gobernuak beken deialdi orokorra onartu du 2015/2016 ikasturterako, eta Estatuak deitutakoen osagarriak dira


% 10 igo da behar ekonomiko larriak dituzten ikasleentzako laguntzen zenbatekoa.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak beka-deialdia sinatu du 2015/2016ko unibertsitatez kanpoko derrigorrezko ikasketetarako eta unibertsitateko ikasketetarako; behar ekonomiko larria frogatutako ikasleentzako laguntzak % 10 igotzea jasotzen da bertan. Deitutako beka edo laguntzen helburua laguntza behar duten familiei laguntzea da bertako kideek ikasketak egiteko sortutako gastuen zati bat ordaintze aldera. Bekak edo laguntzak eskatu ahal izateko kontzeptuak honako hauek dira: irakaskuntza edo matrikula, hiriarteko garraioa, jantokia, egoitza edo aparteko laguntzak.

Ikasketetarako laguntza eta beka horietarako Nafarroako Gobernuak aurreikusitako gastua 3.629.104 euro da. Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak deitutakoarekin (Estatuko Aldizkari Ofizialean abuztuaren 6an argitaratua), edo Eusko Jaurlaritzak deitutakoarekin osagarriak dira. Deialdia NAOean (Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitaratu ondoren, bekak urriaren 31 arte eskatu ahalko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa