(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Nafarroa Oinez 2015eko programa eta prestaketen berri izan du asteartea, 2015.eko irailak 15


Nafarroako ikastolen jaia Elizondon ospatuko da urriaren 18an


Barkos Lehendakaria Oinezko antolatzaileei hartzen

Lehendakaria eta Mendoza kontseilaria Oinez 2015eko antolatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Hezkuntzako kontseilari José Luis Mendozak Ikastolen Federazioko ordezkaritza bat hartu dute, eta ordezkari horiek datorren Nafarroa Oinezen 35. ediziorako gonbidapenak eman dizkiete. Baztan ikastolak antolatutako jaia urriaren 18an egingo da, Elizondon.

Nafarroako Ikastolen Federazioaren aldetik honako hauek izan dira: federazioko lehendakari Pello Irujo; Baztan ikastolako lehendakari Elena Zabaleta; federazioko kide Josu Reparaz, eta Baztan ikastolako zuzendari Iosune Ortega.

Baztan ikastola 1970ean jaio zen guraso-talde baten ekimenez, euskarazko irakaskuntza bermatzeko helburuarekin. Gaur egun, Nafarroako Ikastolen Federazioan dauden 15 ikastoletako bat da eta, aldi berean, Baztango herrien 15 landa-eskoletako bat; izan ere, 1983an, bere lehen Nafarroa Oinez ospatu ondoren, udal-mailako bihurtu zen, eta udalaren eraikinetan hasi zen eskolak ematen. Bi eraikin ditu: lehena Haur Hezkuntzako ikasleentzat, eta bestea, Lehen Hezkuntzakoentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa