Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Helduen euskalduntzeko matrikula epea zabaldu da eskola ofizial eta euskaltegietan
Eskola ikasturte berriaren hasieran, Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, helduek euskara ikastea sustatu eta ikastaroak eskaintzen dituzten ikastegi hauetako batean izen ematea bultzatu nahi du: Zubiarte euskaltegi publikoan, Iruñeko zein Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan, bai eta helduen euskalduntzean aritzen diren IKA eta AEK gizarte erakundeetako euskaltegietan ere.
Nafarroako Parlamentuak herri ekimeneko euskaltegien lana aintzatetsi zuen joan den urteko urtarrilaren 9an hartutako erabakian, aitortuz euskaltegi horien lanaren bidez azken lau hamarkadetan milaka herritar euskaldundu ahal izan direla.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen