(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernua Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa ezartzeko pausoak ematen hasi da asteazkena, 2015.eko irailak 16


Antolaketa-unitate bat sortzeko erabakia hartu du haren ezarpena koordinatzeko, kode etiko bat sustatzeko eta aurreko legealdietan egindako kontratazioak berrikusteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa ezartzeko pausoak ematen hasi da; hala, antolaketa-unitate bat sortzea erabaki da, eta unitate horrek bulegoaren eraketa sailekin koordinatzeko ardura izango du; horrez gain, kode etiko bat sustatuko du, eta aurreko legealdietan egindako kanpoko enpresekin egindako enkargu eta kontratazioak berrikusiko ditu.

Zeregin horiek egingo dituen unitatea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren mende egongo da zuzenean, Foru Gobernuako gaurko bilkuran onartutako erabakian aipatzen denez.

Bulegoaren egitekoak

Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea Nafarroako Gobernua osatzeko programa-akordioaren barneko konpromisoetako bat da . Haren zereginak honako hauek dira:

- Kudeaketa publikoan eta bereziki azpiegituretan egindako jarduera garrantzitsuenen kontu-ikuskapena eta berrikuspena, haien eraikuntzari eta ustiapen nahiz mantentzeari dagokionez.

bilera

Nafarroako Gobernuko bilera bat.

Nafarroako Gobernua Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa ezartzeko pausoak ematen hasi da; hala, antolaketa-unitate bat sortzea erabaki da, eta unitate horrek bulegoaren eraketa sailekin koordinatzeko ardura izango du; horrez gain, kode etiko bat sustatuko du, eta aurreko legealdietan egindako kanpoko enpresekin egindako enkargu eta kontratazioak berrikusiko ditu.

Zeregin horiek egingo dituen unitatea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren mende egongo da zuzenean, Foru Gobernuko gaurko bilkuran onartutako erabakian aipatzen denez.

Bulegoaren egitekoak

Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea Nafarroako Gobernua osatzeko programa-akordioaren barneko konpromisoetako bat da. Haren zereginak honako hauek dira:

- Kudeaketa publikoan eta bereziki azpiegituretan egindako jarduera garrantzitsuenen kontu-ikuskapena eta berrikuspena, haien eraikuntzari eta ustiapen nahiz mantentzeari dagokionez.

- Gobernu Egoki eta Bateraezintasunen Kodean egun indarrean dauden legeak gainditzeko Kode Etiko baten proposamena egitea, jokabide desegokiak zehaztu, zehapen-prozedura bat ezarri eta bermeak arautuko dituena diru-laguntzen kontratazio, esleipen eta emakidako epaimahaiak nahiz mahaiak osatzeko orduan. Bulegoa Kode Etiko honi lotuta irekitako espedienteak ireki, bideratu eta ebazteaz ere arduratuko da.

- Ustelkeriaren prebentzioa.

Gainera, programa-akordioaren barnean honako hau mugatzeko aukera sartzen da: funtzio publikoa duten pertsonek egindako lanak sistematikoki kanporatzea enpresak eta profesionalak kontratatuz.

Koordinazio-unitatearen eginkizunak

Bulegoaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua Foru Lege bidez arautuko da. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuaren aburuz, arau hori prestatzen den bitartean, beharrezkoa eta premiazkoa da antolaketa-unitate bat sortzea, eta honako lan hauek egiteko ardura izango du:

- Departamentuen arteko koordinazioa  Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren ezarpenari arrakastarako behar besteko bermeekin ekiteko.

- Prestaketa-lanak bultzatzea Kode Etikoaren plangintzarako eta hura lantzeko.

- Aurreko Gobernuek Foru Administraziokoak ez diren pertsona edota enpresei oro har egindako kudeaketa- eta kontratazio-enkarguak berrikustea zerbitzu publikoak emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa