(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Europako funtsetatik 20,8 milioi jasoko du mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetarako osteguna, 2015.eko irailak 17


POCTEFA programaren kargu dauden laguntzetarako eskaerak azaroaren 10a arte aurkeztu ahalko dira


Iratiko basoa

Iratiko basoa, Europako laguntzen hartzaile.

Foru Komunitateak 20,8 milioi euro izango du Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetza-programaren barneko proiektuetarako (POCTEFA izenekoa), 2020ra arte garatuko dena.

Aipatu behar da zenbateko horrek esan nahi duela Nafarroari % 6 gehiago emango zaiola aurreko edizioarekin alderatuz (19,7 milioi euro).

Guztira, programa berriak 274 milioi euroko inbertsioa dakar Pirinio guztirako, eta haietatik % 65 (189 milioi euro ) Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) ematen du.

POCTEFA programa Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen du, eta haren helburu nagusia eskualdeen arteko desberdintasunak murriztea da haien garapen ekonomiko eta sozialari dagokionez, bai eta beren ingurumen-iraunkortasunarena ere.

Xede horrekin ireki berri da POCTEFA programaren bosgarren deialdi honetarako laguntza-eskaera, azaroaren 10ean amaituko da, eta Pirinioetako iparralde zein hegoaldearen arteko nahiz haien itsasertzeko guneen lankidetza du xede.

POCTEFA programaren gune hautagarriak Frantzia eta Espainiako mugatik hurbil dauden departamentu eta probintzia guztiak batzen ditu, Andorrako lurraldeaz gain.

Finantzaketa Nafarroako erakunde publiko eta pribatuek eskuratu ahalko dute. Programak honako esparru geografiko hauetako bazkide espainiar eta frantses batek gutxienez egon behar duen lankidetza-proiektuak finantzatuko ditu: Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Tarragona, Bartzelona eta Girona; eta Frantziako ondorengo departamentuak: Pirinio Atlantikoak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak, Ekialdeko Pirinioak; eta Andorra.

Klima, lur-tipologia, hizkuntza eta ohitura askotariko lurraldea da beraz, eta bertan lankidetza oinarrizko motorra da inguru horretako bizilagunen bizi-kalitatearen garapena modu koherente eta eraginkorrean antolatzeko.

Esparru geografiko horrek esperientzia handia izan du mugaz gaindiko lankidetzan, eta haren barnean mugarri izan zen 1893an Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) sortu izana. PLE, sortu zenetik, egungo lurralde-lankidetzaren ereduaren iturri bihurtu da, eta han izan dira Frantzia eta Espainiako mugako eskualde nahiz autonomia erkidego guztiak, baita Andorra ere, hasieratik eskubide osoko kide bihurtuz.

Programa berria bost ardatzen inguruan garatzen da, eta bakoitzak bere EGEF aurrekontua du. Honako ardatzak dira: berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea (49,8 milioi euro); klima-aldaketarekiko egokitzapena sustatzea eta arriskuak prebenitu eta kudeatzea (28,48); toki-baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea (48,5); ondasun nahiz pertsonen mugikortasuna erraztea (24,92); eta eskumenak sendotu eta lurraldeetan sartzea (26,70).

Deialdi horri buruzko informazio, baldintza eta dokumentazio oro POCTEFAren webgunean argitaratuta daude (www.poctefa.eu).

Nafarroako 44 proiektuk iragan ediziotik 19,7 milioi euroko finantzaketa jaso zuten

Aurreko programan zehar –POCTEFA 2007-2013– 44 proiektu nafarri ekin zitzaien, eta 19,7 milioi euro jaso zuten.

Barnean hartutako proiektuen artean beren finantzaketaren zenbatekoagatik ondorengoak nabarmendu behar dira: "Fortius", haren helburua Iruña eta Baionako ondare gotortuaren balioa handitzea izan da ikuspegi turistiko eta kultural batetik, eta horrek Nafarroarako 2,5 milioi euroko laguntza ekarri du; "In agro salute" nekazaritza-jardueraren eta lehen sektorea dinamizatzearen gainean gizartea sentsibilizatzeko (2,3 milioi euro); "Irati", Iratiko basoan turismo-intereseko baliabideak aztertu eta kudeatzeko (1,8 milioi euro); "Zone 31-64", gainbeheran dagoen jarduera ekonomikoko eremuetan egindako ikerketa- eta berreskuratze-lanak (799.809 €); "Bidur", Bidasoa eta Urumeako ibaien kudeaketarako proiektua (781.155 €); "Aqniv", Nivelle-ren kalitatea hobetzeko Dantxarineako araztegiko estazioa zabaltzeko (779.550 €).

POCTEFA programa aurkezteko mintegia

Irailaren 29an POCTEFA 2014-2020 Programa aurkeztuko da Zaragozako Kongresuen Jauregian. Mintegi horretarako plazak mugatuak dira, eta izena honako webgune honetan eman daiteke: http://www.seminariopoctefa2014-2020.eu.

Jardunaldi guztian, programako ardatzak eta helburuak aurkeztuko dira, proiektuei buruzko finantza-gaiak jorratuko, eta aurreko programaren gaineko berrikuntzen berri emango da.

Mintegiaren barnean programako 5 ardatzei zuzenean lotutako 5 foro tematiko egingo dira. Gainera, jardunbide egokien adibideak jakinaraziko dira, eta izan daitezkeen proiektuetako bazkideen arteko harremana erraztuko da.

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE)

Pirinioetako Lan Elkarteak POCTEFA 2014-2020 kudeatzeko aginpidea du. PLEren helburu nagusia Pirinioen garapenari laguntza ematea da bertako erronkak kontuan hartuz, aberastasunak zainduz eta lurralde-lankidetza sustatuz, mugaz gaindikoa bereziki. PLEko kideak Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualde frantsesak dira; lau autonomia erkidegoak, berriz, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi; eta Andorrako Printzerria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa