(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Neurologia eta kardiologiako nazioarteko ospe handiko adituek garuneko infartuen prebentzioa aztertuko dute gaur Iruñean osteguna, 2015.eko irailak 17


Navarrabiomedek eta Nafarroako Ospitaleguneak antolatuta, alor horretako ikerketa biomedikuan interesa duten espezialistentzat da


Navarrabiomed ikerketa-zentroak eta Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuak jardunaldi zientifiko bat antolatu dute gaur arratsalderako. Jardunaldi horren helburua garuneko infartu-mota batzuk prebenitzea da, bai eta garunaren eta bihotzaren arteko harremana ere era horretako patologietan. Nafarroako Ospitaleguneko ekitaldi-aretoan egingo da, lehengo Nafarroako ospitalean.

"Iktus kriptogenikoa. Bihotza-garuna interakzioa" jardunaldia Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IDISNA) irakaskuntza-jardueraren barnean dago, eta alor horretako ikerketa biomedikuan interesa duten profesional guztientzat da. Mundu-mailan ospe handia duten ondorengo adituek parte hartuko dute: Joan Montaner eta Ángel Moya-k, Vall d’Hebrón ospitalekoak (Bartzelona) eta Jaime Masjuán-ek, Ramón y Cajal ospitalekoak (Madril), bai eta Jaime Gállego medikuak ere, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko buruak ere.

Jardunaldian garuneko infartuak jorratuko dira, batez ere arrazoia identifikatu gabe dauden haiena, eta neurologiak nahiz kardiologiak adostu beharreko estrategia komuna ere jorratuko da protokolizatutako diagnostikoaren errendimendua hobetzeko, horretarako teknika edo azterketa osagarriak erabiliz. Iktus kriptogenikoen portzentaje garrantzitsu bat ezkutuko aurikula-fibrilazio batengatik gertatzen da, herritar askok duten arritmia. Hori dela-eta, beharrezkoa da hura detektatzeko aztertzeko metodo zehatzagoak finkatzea, luzeagoak; hala, tratamendu eraginkorrena, antikoagulazioa, erabili ahalko da.

Iktusa Nafarroan

Iktusa heriotza eragiten duen hirugarren arrazoia da, eta helduen baliogabetasuna eragiten lehenengoa. Espainian urtero 120.000 iktus berri izaten direla kalkulatzen da, baliogabetasunaren lehen arrazoia da, eta bigarrena dementzia eragiten. Haietatik, % 85 iskemikoak dira, hau da, garuneko infartuak.

Nafarroan, 2014an, 1.095 ospitaleratze izan ziren Nafarroako Ospitalegunean iktusagatik. Haien % 55 (608, guztira) garuneko infartuagatik.

Pazienteen % 60 gizonak ziren, 73,4 urtekoak, batez beste. 8 bat egun izan ziren, batez beste, ospitalean.

Nafarroako Ospitalegunea da hura tratatzeko Foru Komunitateko erreferentziazko osasun-zentroa, eta 2005. urtetik unitate zehatz bat du, Iktus Unitatea, Nafarroako lehengo ospitaleko E pabiloian. Pazienteek egonaldi laburra egiteko pentsatuta dago (24 eta 48 ordu artean), diagnostikoa erraztu eta fase zorrotzeko iktusa tratatzeko.

Iktus-kodea

Gainera, eta bizi-arriskudun osasun-larrialdiak artatzeko estrategiaren barnean, Nafarroak "Iktus Kodea" izeneko jarduera-protokolo bat aktibatuta du, eta hark teknika diagnostikoak eta terapeutikoak aplikatzeko gehieneko denbora zehazten du, bai eta jarduteko eta tramendurako berariazko jarraibideak ere, larrialdien koordinazio-zentroan aktibatzen direnak. Bertan parte hartzen dute: 112ko koordinazio-medikuek, lehen-mailako arretakoek, ospitalez kanpoko eta ospitaletako larrialdi-zerbitzuek, eta baita neurologo, zainketa intentsiboko edo iktuseko unitateek ere.

Larrialdi-mota horietan, "mendeko denbora" izenekoak, jarduteko denbora, sintomen identifikazio goiztiarra, lehen osasun-arreta eta unitate espezializatuetara bizkor eramatea funtsezkoak dira bizi-itxaropena areagotzeko eta bizi-kalitatea eta desgaitasuna edo mendekotasuna hobetzeko prozesu horiek jasan ondoren. Patologia horien pronostikoa arreta eman arte igarotako denboraren eta erabilitako teknika espezialiatuen mende dago zuzenean. Estrategia aplikatzeari esker, antolaketa guztiak lehen unetik irizpide homogeneoekin jarduten du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa