(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako haranetako Jatorrizko Moxala marka berria aurkeztu da ostirala, 2015.eko irailak 18


Foru Gobernuak, INTIAren bidez, parte hartutako mugaz gaindiko proiektu baten ekimenetako bat da, eta Elizalde kontseilariak gaur eman dio amaiera


Taldeko argazkia

Elizalde kontseilaria INTIAko, Jatorrizko Moxala elkarteko ordezkarien eta abeltzain nahiz sukaldarien alboan. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek AGRIVAL Pyrénées/Pirinioak mugaz gaindiko proiektuko emaitzen aurkezpen-jardunaldiari amaiera eman dio gaur goizean. Nafarroako Gobernuak parte hartu du bertan, INTIA enpresa publikoaren bitartez.

Proiektu horren emaitzetako bat Jatorrizko Moxala elkartearen sorrera izan da; animalia horren bertako arrazen ustiapenetako 420 abeltzain nafar batzen ditu, eta baita Goñi eta Borja harategiak merkaturatzeko enpresak ere. Erakunde horrek Jatorrizko Moxala marka berria aurkeztu du gaur, ostirala, eta, haren bidez, hazitako moxal-haragiaren ezaugarri osasungarriak sustatu nahi ditu, Nafarroako haranetako abeltzainek ekoitzitakoa.

Marka horren aurkezpenean honako hauek ere parte hartu dute: Elizalde kontseilariak, INTIA enpresa publikoko kudeatzaile Jesús Mª Echeverríak; Jatorrizko Moxala elkarteko lehendakari Andres Goñik; abeltzaintza-sektoreko ordezkari Patxi Legarrak; eta Enrique Martínez Burón sukaldariak.


Bertaratutakoak

AGRIVAL proiektuaren itxiera-jardunaldira bertaratutakoak. ( irudia handitu )

AGRIVAL proiektua

AGRIVAL Pyrénées/Pirinioak mugaz gaindiko proiektuan Nafarroako Gobernuak parte hartu du, INTIAren bidez, eta baita ondorengo erakunde frantsesek ere: Chambre d’Agriculture des Pyrénées Orientales, Chambre d’Agriculture de l’Ariége y Chambre d’Agriculture de l’Aude.

Haren helburua Pirinioen bi aldeetako nekazaritza-elikagaien sektorearen garrantzia agerian jarriko zuten ekimenei laguntzea izan da. Inplikatutako eragileek gune bakoitzean lan egin dute bertako ekoizpen-sistemak eta beren arazoak aztertuz. Horrenbestez, proiektuko bazkideek Pirinioetako ekoizpenak eta haien sektoreak bereizi ahal izan dituzte, bai eta beren funtzionatzeko moduak (teknikoa, ekonomikoa eta antolaketakoa) aztertu eta kapitalizatu ere.

Aldi berean, elkarren arteko mendekotasun-mekanismoak aztertu ahal izan dituzte, protagonisten arteko gatazkak eta erronkak. Aukera estrategikoak ere zehaztu dituzte, esperientzia pilotuak egin eta hainbat aurrerapen alderatu. Gainera, nekazaritza-produktuak bereizi eta balioa emateko estrategien balio erantsiari buruzko erreferentziak eskuratu eta hedatu dituzte dibertsifikatutako baldintza geografiko eta ekoizpen-sistemetan. Gainera, Pirinioetako lurraldeetan finkatutako balio-kate berriak sortzeko ereduak egin dituzte.

AGRIVAL proiektuak sustatutako ekimen nafarren artean, Jatorrizko Moxalaz gain, ekoizpen integratuko txerrikumea dago, euskal txerria, Zangozako potxa, Nafarroako boilurra eta betizuren haragia.

Amaiera-jardunaldia

Aipatu denez, gaur goizean AGRIVAL Pyrénées/Pirinioak proiektuaren itxiera-jardunaldia egin da, eta nekazaritza-elikagaien sektoreko 40 profesionalek parte hartu dute bertan. Aurrez, irailaren 15ean, antzeko saio bat egin zen Villeneuve de la Rahon (Frantzia).

INTIAko ITG ataleko zuzendari Carlos Santamaríak bertaratutako guztiei ongietorria eman die, eta aurreikusitako programa aurkeztu du. Lehenik eta behin, INTIAko eta Chambre d’Agriculture des Pyrénées Orientalesko teknikariek proiektuaren azken balantzea egin dute. Jarraian, Berenguer&Pomareko abokatu Tomás Barber-ek nekazaritza-elikagaien sektoreko kalitatezko figuretarako dagoen lege-babesaz hitz egin du. Horren ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Elikagaiak Sustatzeko zuzendariorde nagusiak nekazaritza-elikagaiak sustatzeko dauden politikak eta jarduerak zehaztu ditu. Azkenik, adierazi den moduan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek jardunaldiari amaiera eman dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa