(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

13 kukutxeztul-kasu detektatu dira azken egunotan Esteribarren astelehena, 2015.eko irailak 21


Nafarroako Gobernuak txertoa emateko garrantzia gogora ekarri du, egutegiaren barnean dagoena


Azken bi asteotan, ikasturtearen hasierarekin bat etorriz, 13 kukutxeztul-kasu arin izan dira Esteribarren, hamabi adingabeen artean eta bat helduen artean. Kaltetutako batek ere ez du koadro larririk izan, eta ospitaleratzeko beharrik ere ez.

Haran horretan izandako agerraldia txertoa hartu gabeko haurrengan askoz handiagoa izan da; gaixotutako bost adingabekoek ez zuten gaitzaren aurkako inolako txertorik hartu, haien gurasoek hala erabakita. Aipatu behar da, Nafarroan, txertoen estaldura-portzentajea % 95etik gorakoa dela.

Egoera hori ikusirik, iragan ostiralean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (ISPLN) medikuek gaitzari buruzko informazio-saio bat egin zuten haraneko hiriburuko Zubiriko ikastetxe publikoan, bertako ikasleen gurasoei egoeraren berri emateko asmoz.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak txertoa hartzeko garrantzia gogorarazi du txertoen egutegian jasotako agindu eta jarraibideen arabera; izan ere, eraginkortasun oso handia du kasu larrienak saihesteko, eta pixka bat mugatuagoa kasu arinenetan.

Txertoen egutegiak kukutxeztularen aurkako txertoa 2, 4, 6 eta 18 hilabeteko adinarekin hartzeko finkatzen du. 6 urterekin oroitzapeneko dosia jartzen da.

Gaur egun, mundu-mailan oroitzapeneko txerto horren behin-behineko hornidura-eza dago. Nolanahi ere, egoera horrek ez dakar arriskurik, Nafarroan, kasu zehatzetan beharrezkoa bada, karga osoko txertoaren dosi bat ematea aurreikusita baitago.

73 kasu detektatu ziren 2015ean

Aurten, oraingoz, Foru Komunitateko kukutxeztul-kasuen kopurua igo egin da: 73 kasu; 2014an, 33 izan ziren.

Igoera horrek lehen aipatutako hornidura-ezarekin ez du zerikusirik, PCR teknikaren erabilera zabaltzearekin baizik eta, hari esker, kasuen baieztapena erraztu da, eta diagnostikoaren sentsibilitatea nabarmen hazi. Teknika horren erabilerak, halaber, kasu bakoitzaren inguruko kontaktuen azterketa erraztu du, diagnostikorik gabe geratu ahal izan ziren beste batzuk detektatzeko aukerarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa