(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sintonia eta lankidetzarako borondatea Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren artean astelehena, 2015.eko irailak 21


Barkos Lehendakaria eta Eneko Larrarte alkatea bildu dira gaur goizean Iruñean


Barkos Lehendakariak Tuterako alkatea hartu du

Barkos alkatea Tuterako alkate Eneko Larrarterekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Tuterako alkate Eneko Larrarterekin bildu da gaur goizean, Iruñeko alkate Joseba Asironekin iragan astean hasitako bilera-errondaren barnean. Biek ala biek bi erakundeen arteko sintonia eta lankidetzarako borondatea azpimarratu dute. Lehendakariak adierazi duenez, Tuterak bigarren hitzordu honen protagonista izan behar zuen hiri horrek duen tamaina eta biztanle-kopuruagatik nahiz Gobernuak Erriberan duen interesagatik, iragan urteetan langabeziak eta murrizketek gogor jotako ingurua.

Hala, jorratu behar zuten zenbait gai aipatu ondoren, AP-15aren ordainsaria esaterako (gai horren gainean Nafarroako Gobernuak hausnarketa-aldi bat ireki behar dela uste du), Uxue Barkosek Tuteraren entitate publikoaren aitortza azpimarratu du, horren barnean kokatu da gaurko bilera, bai eta Nafarroako Gobernuaren jarduera ere enplegua sortzeko helburuari begira.

Eneko Larrartek, berriz, nabarmendu du bi erakundeek Nafarroaren garapenean asko eman behar dutela, epe laburreko neurriekin edo sakonagokoekin. Tuterako alkateak aipatutako beste gai bat errefuxiatuena izan da; hari buruz, Erriberako hiriburuan dagoen "herritarren energia-oldea" azpimarratu du, Estatuak hartu beharreko erabakien zain.

Turismoaz aritu dira ere bileran. Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak Erriberari begirada zehatza egitea garrantzitsua dela uste du.

Bestalde, Barkos Lehendakariak ostiralean, irailak 25, Urkullu lehendakariarekin egin beharreko bileraz hitz egin du; harremanak normalizatzeko bilera da "urte luzez bizkarra ematen bizi ondoren". Alde horretatik, funtsezko interes komunak aipatu ditu, Kontzertu eta Hitzarmenaren defentsa, esaterako, birzentralizatzeko saiakeren aurrean, edo Euskal Telebista ikusi ahal izatea. EAEarekin batera, Aragoirekin ere harremanak normalizatzea aurreikusita dago (hango lehendakariarekin urriaren hasieran bilduko da Barkos Lehendakaria Tuteran), bai eta Akitaniarekin ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa