(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015-2016 ikasturterako beken deialdi orokorra argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean astelehena, 2015.eko irailak 21


Laguntzak urriaren 31 arte eskatu ahalko dira


Nafarroako Aldizkari Ofizialak 2015-2016 ikasturterako beken deialdi orokorra argitaratu du astelehen honetan. Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako bekak dira, eta 3.629.104 euroko gastua dute. Beka horiek urriaren 31 arte eskatu ahalko dira.

Nafarroako Gobernuaren ikasteko laguntzak eta bekak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (abuztuaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) edo Eusko Jaurlaritzak deitutakoekin osagarriak dira.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emandako ebazpena deialdiaren barneko ikasketak zehazten ditu, zer ikastetxetan ikasi beharko den, onuradunak eta eskatzaileak nahiz familia-unitateko gainerako kideek bete beharreko baldintzak, ematen diren beka- edo laguntza-motak, hainbat ikasketetarako baldintza akademikoak, datuak bildu eta lagatzeko informazioa, betebehar ekonomikoak, beka eta laguntzak jasotzea eta haien zenbatekoa, emate eta ukatzeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskaerak aurkezteko epea eta era, ebazpena eta erreklamazioak, beken ordainketa, laguntzak baliogabetzea, edo informazioa.

Tuterako Herritarrentzako Arreta Bulegoak ere hezkuntzako beka-deialdien gaineko informazioa ematen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa