(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak ekonomia sozial eta solidarioarekin duen konpromisoa helarazi die CEPESko ordezkariei asteartea, 2015.eko irailak 22


Barkos Lehendakaria eta bi lehendakariordeak zenbait elkartetako ordezkariekin bildu dira


CEPESekin bilera

Nafarroako Gobernuak CEPESko ordezkariekin egindako bilera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkos eta bi lehendakariorde Manu Ayerdi y Miguel Laparra Nafarroako Ekonomia Sozialerako Erakundeen Konfederazioko (CEPES) ordezkaritza batekin bildu dira gaur goizean Nafarroako Jauregian. Ekonomia sozial eta solidarioaren ereduarekin duen konpromisoa helarazi diete, programa-akordioan jasotzen den moduan.

Nafarroako Gobernuak era oso positiboan baloratu du bilera, eta CEPESek dimentsio ekonomikoan (enplegu eta garapen ekonomikoan egindako ekarpenaren garrantziagatik) nahiz kualitatiboan (ekonomia sozialak Nafarroa kohesionatzeko emandako laguntzagatik) egindako ekarpena azpimarratu du. Gobernuak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Plan Integral bat lantzeko bere konpromisoa helarazi du ere eta, horretarako, urrian partekatutako lan-talde bat eratuko da haren lanketa jorratzeko. Gobernuak eragile ekonomiko eta sozialekin egiten ari den elkarrizketa-errondan CEPESek parte hartzeko bere borondatea helarazi die ere.

CEPESek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gobernu-organoetan parte hartzea eskatu du formalki; Nafarroako Gobernuak balorazio positiboa egiten du ekonomia sozialeko ordezkaritza bat izateagatik NEZaren gobernu-organoetan; hala, enpresa-aniztasuna ere hobetuko zen. Azkenik, Gobernukideek CEPESen prestutasun ona eta lankidetzarako borondatea egiaztatu ahal izan dute etorkizunean izan daitezkeen erronketan elkarrekin lanean jarduteko.

CEPESko ordezkaritza honako hauek osatzen zuten: bertako lehendakari eta ANELko (Lan Kooperatibak eta Lan Sozietateak) lehendakari ere baden Ignacio Ugaldek; ANELen kudeatzaile Antonio Martínez de Bujandak; UCANen kudeatzaile Patxi Verak; Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroen Elkarteko (CIS) lehendakariorde Angel Gastonek; CISko batzordeko Enrique Marcelinok; Nafarroako Fundazioen lehendakari Mikel Archancok, haren batzordeko kide Ana Esparzak eta Valero Casasnovas eta Carlos Rey-k, REAS ekonomia alternatibo eta solidarioaren sareko idazkari eta kideek, hurrenez hurren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa